Zelulitisabakterioek larruazalean eragiten duten infekzioa da[1]. Larruazalaren erdiko geruzan du eragina, hau da, dermisean eta horren azpian kokatzen diren geruzak baita ere. Orokorrean, zelulitisa hanken beheko aldean du eragina. Hala ere, gorputzeko beste ataletan eman daiteke, hala nola; besoetan edota aurpegian. Bakterioek zaurien bitartez sar daitezke giza organismoetan eta orokorrean ez da pertsonen artean kutsatzen.