Eztulaarnas gaixotasunen artean sintomarik ohiko eta tipikoenetarikoa da. Halaber, beste mota bateko eritasunetan ere agertu daiteke: ORL-ko batzuetan edo txegoste-aparatukoak. Eztula espirazio (arnasbotatze) azkarra da, zeinek arnasbideen edukia kanporatuz abiadura handiko aire-jario oso lasterra sortzen duen. Eztula nahitakoa edo erreflexua izan daiteke, eta arnasbideen jariakinak eta gorputz arrotzak garbitzeko balio du.