From Wikipedia, the free encyclopedia
Mukia jatorri biologikoa duen substantzia likatsuari deritzo. Izaki bizidunek sortzen dute gainazalen babesle moduan deshidratazioaren (birikan), eraso kimikoen (urdaileko mukosan), bakteriologikoen (arnas mukositatea) edo marruskaduraren aurka (hestegorri, kolon). Mukia edo mukositatea zelula berezi batzuek sortzen dute, zelula kalitziformeak muki globuluak jariatzen dituztenak.
Glikoproteina eta proteoglikano nahasketa batez osaturik daude erretikulu endoplasmatiko eta Golgi aparatuan sintetizatzen direnak. Mukosa mintzek jariatua antigorputz kontzentrazio altuak dituzte. Zelula kalitziformeak sortu ostean hodixkaren argira jariatzen da exozitosiz eta uran diluitzen da epitelioa gaineztatzeko digestio eta arnas hodiko eragile kaltegarrietatik babesteko. Bere funtzio nagusia epitelioa heze mantentzea da, lehortzea ekiditeko (bereziki arnas bideetakoak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.