From Wikipedia, the free encyclopedia
Letizia Ortiz eta Rocasolano (Oviedo, 1972ko irailaren 15a) Espainiako erregina da. Filipe Borboikoa Espainiako tronuaren oinordekoa ezkondu baino lehen, telebista-aurkezle ospetsua izan zen.
Letizia Ortiz | |||
---|---|---|---|
(2022) | |||
2014ko ekainaren 19a - ← Sofía Greziakoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Letizia Ortiz Rocasolano | ||
Jaiotza | Oviedo, 1972ko irailaren 15a (52 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Bizilekua | Oviedo Rivas-Vaciamadrid Madril Zarzuela jauregia | ||
Talde etnikoa | Mediterranean race (en) | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Aita | Jesús José Ortiz Álvarez | ||
Ama | Paloma Rocasolano Rodríguez | ||
Ezkontidea(k) | Alonso Guerrero Pérez (en) (1998ko abuztuaren 7a - 1999) Felipe VI.a Espainiakoa (2004ko maiatzaren 22a - | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Espainiako Borboi etxea Spanish Royal Family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Ramiro de Maeztu Institutua (1987 - 1990) Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) (1990 - 1995) Q67146338 : kazetaritza | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, aristokrata eta gerra-berriemailea | ||
Pisua | 58 kilogramo | ||
Altuera | 1,68 metro | ||
Enplegatzailea(k) | Siglo 21 (Mexican newspaper) (en) Vocento Prensa Ibérica (en) EFE agentzia (1997ko maiatza - 1999ko urtarrila) PRISA taldea (1999ko urtarrila - 2000ko ekaina) Radiotelevisión Española (2000ko ekaina - 2003ko azaroa) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Espainiako Telebistako Zientzia eta Arteen Akademia Asociación de la Prensa de Madrid | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Txikitan Oviedoko La Gesta ikastetxean ikasi zuen. 15 urterekin familia osoa Madrilgo Rivas-Vaciamadridera joan zen eta han Ramiro de Maeztu institutuan bukatu zituen ikasketak. Kazetaritza ikasteko Madrilgo Complutense Unibertsitatean matrikulatu zen.
Unibertsitatean zegoenean ABC egunkarian eta EFE agentzian lagundu zuen; 1992an eta 1993an, bekadun lan egin zuen La Nueva España egunkarian. Segidan, master bat egin zuen eta bukatzean Mexikora joan zen doktoregoa egiteko, nahiz eta ez bukatu.
2000an, Madrilgo prentsa-elkarteko Larra saria jaso zuen 30 urte baino gutxiagoko kazetaririk onena izateagatik.
Letizia Ortiz CCN+ kanalean lan egiten hasi zen. Bi urtez, Marta Fernandez-ekin goizeko berriak eman zituen. 2001ean, TVEn sartu zen eta Informe Semanal-en eta goizeko albistegiaren erredakzio-taldean lan egin zuen. Asturiasko printzearekin ezkon-hitza eman baino lehen, TVEko eguerdiko albistegia aurkezten zuen eta berri garrantzitsuak eman zituen: irailaren 11ko atentatuak eta Prestige-aren hondoratzea besteak beste.
1998an lehen aldiz ezkondu zen, Alonso Guerrero Literatura irakaslearekin. Ezkontza zibila Cácereseko Almendralejo-n izan zen. Ezkondu eta urte batera dibortziatu ziren. Gaur egun, Alonso Guerrero-k irakasle segitzen du.
Bigarren aldiz, Filipe Borboikoa printzearekin ezkondu zen, 2004an, Madrilgo La Almudena katedralean. Ezkondu eta gero Asturiasko printzesa bihurtu zen eta gaur egun Espainiako erregina izateko prestatzen ari da, agenda propioa dauka. Bi alaba dituzte, Leonor (Madril, 2005) eta Sofia (Madril, 2007) infantak.
2014an senarra Espainiako errege bilakatu eta Letizia erregina ezkontide bilakatu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.