From Wikipedia, the free encyclopedia
Cristina Borboikoa —jaiotzako izena: Cristina Federica Victoria Antonia de la Santísima Trinidad Borboi eta Greziakoa— (Madril, 1965eko ekainaren 13a - ) Espainiako infanta da, Joan Karlos I.a erregearen eta bere emazte Sofia Greziakoaren alaba delako. Errege Gorentasun (Alteza Real) titulua dagokio, eta 1997tik 2015era Palmako dukesa ere izan da.[1][2] Egun zazpigarrena da Espainiako tronurako oinordekotzan, bere neba Filipe printzearen, horren alaba Leonor eta Sofia infanten, bere ahizpa Elena infantaren eta azken horren bi seme-alaben atzetik.
Cristina Borboikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Cristina Federica Victoria Antonia de la Santísima Trinidad de Borbón y Grecia |
Jaiotza | Madril, 1965 (58/59 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Juan Carlos I.a |
Ama | Sofía Greziakoa |
Ezkontidea(k) | Iñaki Urdangarin (1997ko urriaren 4a - 2023ko abendua) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Espainiako Borboi etxea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea St Mary's School (en) New Yorkeko Unibertsitatea Lycée Rochambeau French International School (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa frantsesa greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | estropadalaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 1,79 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
1997ko urrian ezkondu zen, Bartzelonan, Iñaki Urdangarin eskubaloi jokalari olinpikoarekin. Ezkontza horretatik lau seme-alaba izan dituzte, tronurako oinordekotzan Cristina beraren atzetik daudenak jaiotzako hurrenkeran: Juan Valentín (1999an jaioa), Pablo Nicolás (2000), Miguel (2002) eta Irene (2005).
Politika zientzietan lizentziaduna da (1989) Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta New Yorken nazioarteko harremanei buruzko masterra egin zuen. Ondoren UNESCOn aritu zen praktikak egiten, Parisko egoitzan.
1992an Bartzelonan jarri zen bizitzen. 1993ko urrian La Caixan hasi zen lanean, hasieran erakusketa kulturalak antolatzen, eta geroago nazioarteko lankidetzako programen koordinatzaile. Lan horrez gain, Espainiako monarkiaren ordezkaritza lanak ere egin ohi ditu, estatu espainiarrean zein atzerrian.
2009an Bartzelona utzi eta Washingtonen jarri zen bizitzen, bere senar eta seme-alabekin, Urdangarinek Telefonican zuen lanpostua zela eta. 2011 amaieran, prentsan agertutako hainbat informazioren arabera, Urdangarin ustelkeria kasuetan sartuta egon da, berak zuzendutako Nóos enpresak emandako zerbitzu faltsuen bidez[3]. Horiekin aberastu izana leporatu zaio, eta 2012ko urtarrilaren 13an kaleratu zenez, Cristina infantaren aurkako salaketak ere bazeuden,[4][5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.