aristokrata espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Elena Maria Elisabet Dominika de Silos Borboikoa eta Greziakoa (Madril, 1963ko abenduaren 20a - ) Espainiako infanta izan zen, Joan Karlos I.a erregearen eta bere emazte Sofia Greziakoaren alaba delako. Errege gorentasun (Alteza Real) titulua zegokion, eta 1995etik Lugoko dukesa ere bada. Egun, hirugarrena da Espainiako tronurako oinordekotzan, Leonor eta Sofia bere iloben atzetik.
Elena Borboikoa | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elena María Isabel Dominica de Silos de Borbón y Grecia |
Jaiotza | Madril, 1963ko abenduaren 20a (60 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Familia | |
Aita | Juan Carlos I.a |
Ama | Sofía Greziakoa |
Ezkontidea(k) | Jaime de Marichalar (1995eko martxoaren 18a - 2010eko urtarrilaren 21a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Espainiako Borboi etxea |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Mary's School (en) Comillasko Pontifize Unibertsitatea 1993) : Hezkuntza zientziak University of Exeter (en) (1987 - 1990) : soziologia, Hezkuntza zientziak |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Altuera | 1,78 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna erromatar katolikoa |
1995eko martxoaren 18an ezkondu zen, Sevillan, Jaime de Marichalarrekin. Ezkontza horretatik bi seme-alaba izan ditu, tronurako ondorengotzan bere atzetik daudenak jaiotza hurrenkeraren arabera: Felipe Juan Froilán (1998an jaioa) eta Victoria Federica (2000).
2007ko azaroan Errege Etxeak adierazi zuenez, Lugoko dukesak aldi baterako bere senarrarekin bizitzea bertan behera utzi zuen. Época aldizkariak kaleratutakoaren arabera, Infantak bere senarrari kokaina kontsumitzea egozten zion, eta ezkontzaren baliogabetasun kanonikoa eskatu zuen[1]. 2009ko abenduan dibortziatzea adostu zuten, Madrilgo epaitegi batean (sekretupean). 2010eko urtarrilean dibortzio hori ofizialki jaso zen Errege Etxeko erregistroan, eta Jaime Maritxalarri titulu guztiak (Lugoko dukea, tartean) kendu zitzaizkion.
Elena Borboikoa, ikasketaz, irakaslea da, lehen hezkuntzan, atzerriko hizkuntzen gaian. Gaztelaniaz gain, ingelesa eta frantsesa menperatzen dituela diote. MAPFRE fundazioan Gizarte Ekintzako sailean aritu ohi da. Horrez gain, bere aitaren eskariz, errege familiaren ordezkari lanak ere egiten ditu hainbat ekitalditan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.