politikari danimarkarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristian IV.a (Hillerød, 1577ko apirilaren 12a - Kopenhage, 1648ko otsailaren 28a) Danimarka eta Norvegiako erregea izan zen (1588-1648).
Kristian IV.a Danimarkakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1588ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) - 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia) ← Frederiko II.a Danimarkakoa - Frederiko III.a Danimarkakoa →
1588ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) - 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia) ← Frederiko II.a Danimarkakoa - Frederiko III.a Danimarkakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Frederiksborg gaztelua, 1577ko apirilaren 12a | ||||
Herrialdea | Danimarka | ||||
Heriotza | Rosenborg jauregia, 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia) (70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Roskildeko katedrala | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||
Familia | |||||
Aita | Frederiko II.a Danimarkakoa | ||||
Ama | Sofia Mecklenburg-Güstrowekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Vibeke Kruse (en) Anne Catherine of Brandenburg (en) (1597ko azaroaren 27a (juliotar egutegia) - 1612ko apirilaren 8a (juliotar egutegia)) Kirsten Munk (en) (1615eko abenduaren 31 (juliotar egutegia) - | ||||
Bikotekidea(k) | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Oldenburg (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | daniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Kalmar War (en) Hogeita Hamar Urteko Gerra Torstenson War (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||
Danimarkako heroi militar handienetakoa izan zen, parte hartu zuen gerratan emaitza onik lortu ez bazuen ere. Erreforma administratibo eta militar ugari egin zituen Danimarka inperio kolonial izateko asmoarekin. Gaur egun ikusgai dauden jauregi eta gaztelu gehienak berak altxatu zituen.
Frederiksborg gazteluan jaio zen 1577. urtean eta Frederik II eta Mecklemburgoko Sofiaren seme zaharrena zenez 11 urterekin aita hil zitzaionean bera bihurtu zen Danimarkako errege. 1597. urtean Prusiako dukearen alaba zen Ana Katalinarekin ezkondu zen.
Herbehereetako ingeniarien laguntzarekin hainbat gotorleku eraiki zituen. Armada sendotu zuen eta itsas flota ere handitu zuen, 1596an hogei ontzi izatetik 1610ean 60 izatera pasa baitzen. Europako estatu kolonialistei jarraituz Ekialdeko Indiako Daniar Konpainia (Danks Ostindisk Kompagni) sortu zuen 1616. urtean, Indiako Trankerbar herrian egoitza zuena.
1611. urtean Suediaren aurkako gerra hasi zuen, Kalmarreko gerra izenaz ezagutzen dena, Kalmar herria konkistatzea lortu baitzuen Gustavo II Adolfok Knäredeko Bakea (1613) sinatzean.
1620. urtean Alemania eraso zuen Elba eta Weser ibaien kontrola eskuratzeko eta Hanburgok Holstein eskualdea eman behar izan zion Danimarkari. Alemanian katolikoen indarra handitzen zihoanez Hogeita Hamar Urteko Gerra sortu zen eta Kristian IV.ak bertan parte hartu nahi izan zuen baina katolikoek 1626an garaipen handia lortu zuten eta Jutlandia osoa eskuratu zuten. Egoera honen aurrean Kristian IV.ak Suediako Gustavo II Adolfori laguntza eskatu zion eta bien indarrari esker 1629.ko Lübeckeko Itunean lurrik ez galtzea lortu zuen.
Danimarkak Eskandinavia eta Itsaso Baltikoaren kontrola galtzeko arriskua ikusirik, Alemania eta Suediarren arteko harremanak ekiditen saiatu zen. Suediar parlamentua haserretu egin zen eta 1643. urtean suediarrek Danimarka erasotzeko aukera ikusi zuten beren aliatua zen Bohemiatik eraso zutelarik. 1644. urterako Jutlandia eskuratua zuten jadanik. Kristian IV.k hasieran lortu zuen suediarrak Fioniara ez iristea baina herbeheretarrek suediarrekin bat egin zuten eta Daniar-Norvegiar armada suntsitu zuten.
1645. urtean Brömsebroko Bakea sinatzean Danimarkak Gotland eta Saamara uharteak galdu zituen eta Norvegiak Jämtland eta Härjedalen probintziak.
Kopenhagen hil zen eta Roskildeko Katedralean ehortzi zuten. Hiri asko fundatu zituen, bere izena daramatenak, hala nola Christianhavn (Gaur egun Christiania hiri librea dagoen Kopenhageko auzoa) eta Christiania (gaur egun Oslo deitzen dena, Norvegiako hiriburua).
Hainbat jauregi eta gaztelu eraiki eta berriztu zituen. Kopenhageko Rosenborg jauregia eta Børsen (Burtsa) jaso zituen eta Frederiksborg eta Kronborg gaztelua berriztu zituen.
1597an, Ana Katalina Brandenburgokoarekin ezkondu zen. Harekin zazpi seme-alaba izan zituen.
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
– | 1598 | Jaiotzean hil zen[1] | |
Frederiko | 1599ko abuztuaren 15a – 1599ko irailaren 9a | ||
Kristian | 1603ko apirilaren 10a – 1647ko ekainaren 2a | 1625ean, Hogeita Hamar Urteko Gerran, jarduneko gobernuburu izendatu zuten, eta kargu hartan 1627ra arte geratu zen.
1634ko urriaren 5ean, Magdalena Sibila Saxoniakoarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan. 1647an hil zen Dresdenen. | |
Sofia | 1605eko urtarrilaren 4a – 1605eko irailaren 7a | ||
Elisabet | 1606ko martxoaren 16a – 1608ko urriaren 24a | ||
Frederiko | 1609ko martxoaren 18a – 1670eko otsailaren 9a | Kristian IV.aren ondorengoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (1648-1670).
1643ko urriaren 1ean, Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten. | |
Ulrik | 1611ko otsailaren 2a – 1633ko abuztuaren 12a | Schweringo Printzerria-Gotzaindegiko administratzailea (Ulrik III.a, 1624-1628). 1633an erail zuten. |
1615ean, lehen emaztea hil eta hiru urtera, erregea Kirsten Munkekin ezkondu zen modu pribatuan, eta hamabi seme-alaba izan zituzten[2].
Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|
– | 1615 | Jaiotzean hil zen | |
– | 1617 | ||
Ana Katalina | 1618ko abuztuaren 10a – 1633ko abuztuaren 20a | Schleswig-Holsteineko kondesa. Frands Rantzaurekin ezkondu zen. | |
Sofia Elisabet | 1619ko irailaren 20a – 1657ko apirilaren 29a | Schleswig-Holsteineko kondesa. Christian on Pentzekin ezkondu zen. | |
Leonor Kristina | 1621eko uztailaren 8a – 1698ko martxoaren 16a | Schleswig-Holsteineko kondesa. Corfitz Ulfeldtekin ezkondu zen. | |
Valdemar Kristian | 1622ko ekainaren 26a – 1656ko otsailaren 26a | Schleswig-Holsteineko kondea. 1656an hil zuten Polonian. | |
Elisabet Augusta | 1623ko abenduaren 28a – 1677ko abuztuaren 9a | Schleswig-Holsteineko kondesa. Hans Lindenovekin ezkondu zen. | |
Frederiko Kristian | 1625eko apirilaren 26a – 1627ko uztailaren 17a | Schleswig-Holsteineko kondea | |
Kristiana | 1626ko uztailaren 15a – 1670eko maiatzaren 6a | Schleswig-Holsteineko kondesa. Hannibal Sehestedekin ezkondu zen. | |
Eduvigis | 1626ko uztailaren 15a – 1678ko urriaren 5a | Schleswig-Holsteineko kondesa. Ebbe Ulfeldtekin ezkondu zen. | |
Maria Katalina | 1628ko maiatzaren 29a – 1628ko irailaren 1a | Schleswig-Holsteineko kondesa. | |
Dorotea Elisabet | 1629ko irailaren 1a – 1687ko martxoaren 18a | Erregeak ez zuen bere alabatzat aitortu eta 1648an bakarrik legitimatu zuen. Katoliko bihurtu zen eta 1646an moja egin zen. |
Hainbat seme-alaba natural ere izan zituen Kristian IV.ak.
Ama | Izena | Erretratua | Bizitzako datak | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Kirsten Madsdatter | Christian Ulrik Gyldenløve | 1611ko otsailaren 3a – 1640ko urriaren 6a | Diplomazialari eta militarra. | |
Karen Andersdatter | Dorothea Elisabeth Gyldenløve | 1613–1615 | ||
Hans Ulrik Gyldenløve | 1615eko martxoaren 10a – 1645eko urtarrilaren 31a | Itsas armadako ofiziala.
1641eko urriaren 10ean, Regitze Grubberekin ezkondu zen. Ez zuen seme-alabarik izan. | ||
Vibeke Kruse | Ulrik Christian Gyldenløve | 1630eko apirilaren 7a – 1658ko abenduaren 11 | Militarra eta kondea. 1658an hil zen gerran. | |
Elisabeth Sophia Gyldenløve | 1633–1654 | Klaus Ahlefeld militarrarekin ezkondu zen. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.