Kronborg gaztelua

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kronborg gaztelua

Kronborg gaztelua (danieraz Kronborg Slot) Danimarkako Helsingør herrian kokaturik dagoen gaztelua da. Mundu mailan famatua egin zen bertan inspiratu zelako William Shakespeare idazle ingelesa Hamlet idazterako orduan. Parean daukan Suediako Helsingborgekin batera Itsaso Baltikorako sarrera kontrolatzeko eraiki zen itsasarteko aduanak emandako dirua erabiliz.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Kronborg gaztelua
Kronborg
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Thumb
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaHelsingør Municipality
Koordenatuak56°02′19″N 12°37′19″E
Thumb
Altitudea16 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Siege of Kronborg
JabeaDanimarka
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia696
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2000 (XXIV. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Itxi
Thumb
Kronborg gazteluaren airetiko ikuspegia
Kronborg gaztelua

Historia

Pomeraniako Erik erregeak, Øresund itsasartea igarotzeko, itsasontziek bidesaria ordaindu behar zutela erabaki zuen: hartarako, 1420. urtearen inguruan gotorleku bat eraiki zuen, Krogen izena jarri ziona. 1585ean Frederik II erregeak gotorlekua handitzea erabaki eta Kronborg Slot izena jarri zion. Berpizkundeko euopar gaztelu handiena zen artean. 1629an su hartu zuen eta Kristian IV.ak berreraikitzeko lan handiak egin arren, barnealdeak ez zuen garai bateko dotorezia eskuratu. 1658an suediarrek eraso egin zioten eta eraikinak ahulguneak zituenez, 1688 eta 1690 artean kanpoko izar itxurako harresiak eraiki zituzten: garai hartako Europako gaztelurik indartsuena kontsideratu zem.

1739 eta 1900 artean kartzela izan zen. Preso entzutetsuak ere izan zituen, tartean Danimarkako Caroline Mathilde erregina.

2000. urtean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.