From Wikipedia, the free encyclopedia
Kolitis pseudomenbranosoa Clostridium difficile bakterioak eragindako hesteetako patologia da, kolonaren hantura, sukarra, sabeleko mina eta beherakoak sortzen dituena.
Kolitis pseudomenbranoso | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | kolitisa, Clostridium difficile intestinal infectious disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | Clostridium difficile |
Sintoma(k) | sukarra, beherakoa, oka, goragalea, idorreria, tripako mina, Azkura, Ikterizia, Dispepsia Bihotzerrea |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Bankomizina, colestyramine (en) , colesevelam (en) , colestipol (en) , metronidazol, Bazitrazina eta fidaxomicin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A04.7 |
GNS-10 | A04.704.7. |
DiseasesDB | 2820 |
MedlinePlus | 000259 |
eMedicine | 000259 |
MeSH | D004761 |
Disease Ontology ID | DOID:0060185 |
Bakterio eragilea ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horregatik, ohikoa da gaixotasun hori agertzea ospitaleratuen artean. Bi arrazoi daude horretarako: alde batetik, ospitaleratuek immunitate-sistema ahulagoa dute, eta bestetik sarritan espektro zabaleko tratamendu antimikrobianoa hartzen dute, hesteetako flora bakteriarra desagerrarazten duena, Clostridium difficile-aren kolonizazioa erraztuz [1].
Bakterioak bi toxina indartsu ekoizten ditu, gaitzaren sintomatologia eragiten dutenak. Kolonaren endoskopiak plaka zuri batzuk erakusten ditu, sasimintza delakoak, gaitzari izena ematen diotenak.
Kolitis pseudomembranotsuaren edo erdimintzezkoaren lehenengo sintomak lehenengo egunean ager daitezkeen arren, 5 eta 10 egunen tartean agertu ohi dira, antibiotikoak hartzen hasten garenetik. Hala ere, gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen heren batek, sintomak ez ditu pairatzen tratamentua amaitu eta 1-10 egun pasatu arte. Kasu batzuetan 2 hilabete pasa daitezke sintomarik gabe.
Sintomak, bakterioek eragindako hantura graduaren araberakoak dira eta sabel huste bigunetatik, kolonaren hantura larria izateraino joan daitezke.[2]
Beraz, sintoma ohikoenak dira:
Bestetik, infekzio larria daukaten pertsonek, kolonaren hantura larria garatu dezakete eta beherako eskasa edo beherakorik ez izatea[3].
Gaixotasun hau Clostridium difficile bakterioak eragindako gaixotasun bat da. Egoera normalean, heste lodian hainbat bakterio aurkitzen dira, baina faktore desberdinengatik hauen alterazioak ematea gerta daiteke. Kolitis pseudomenbranosoa sortzen da Clostridium difficile bakterioak azkarrago hazten direnean hauek kontrolpean mantentzen dituzten bakterioak baino.
Clostridium difficileak bakteria mugikor anaerobikoak, Gram positiboak eta itxura luzangakoak dira. Odol-agarrean kultibatuz gero, gizaki bizidunen barneko tenperaturan eta oxigenorik gabe, hazkuntza optimoa erakusten dute. Bakterio honen andui patologikoek toxina ugari sortzen dituzte, enterotoxina (Clostridium difficile A-ren toxina) eta zitotoxina (Clostridium difficile B-ren toxina) direlarik garrantzitsuenak, beherakoak eta bestelakoak eragiten dituztenak.
Alde batetik, antibiotiko askoren ondorioz, aipatutako bakterio hauen gehiegizko hazkuntza eman ohi da, akatu egiten baitituzte hesteko bakterio osasuntsuak. Gaixotasun honekin gehien erlazionaturiko antibiotikoak honako hauek dira: fluorokinolonak (ziprofloxazina eta leboflaxazina, adibidez), penizilinak (amoxizilina eta anpizilina, besteen artean), zindamizinak eta zefalosporinak.[4]
Bestalde, antibiotikoak bakterioek eragindako infekzioetarako dira soilik eraginkorrak, eta ez dituzte sendatzen birusek eragindako gaixotasunak. Hori dela eta, behar ez denean ere antibiotikoak hartuz gero, bigarren mailako efektuak sortu daitezke eta bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia irabazi dezakete.
Infektaturik dauden inguruneak osasun guneak dira, hau da, ospitaleak, zaharren egoitzak, eta abar[5]. Horren ondorioz, pertsonek infekzioa garatu dezakete lehenik gorotzean dauden mikroorganismo ezberdinez infektaturiko objektuak ikutuz gero eta ondoren eskua ahora eramanez. Gaixotasuna gorotz-aho bidez transmititzen da eta gerta daiteke langileek gaixoei bakterioa transmititzea, gaixoek beste gaixoei transmititzea, eta abar.[6]
C. difficile toxina diagnostikatzeko metodoak aurkitu baino lehenago diagnostikoa kolonoskopia edo sigmoidoskopiarekin egiten zen. “Erdimintzen” agerpena kolonaren edo ondestearen mukosan sintoma esanguratsua izan daiteke, baina ez diagnostikatzeko nahikoa izango[7]. Erdimintzak hondakin inflamatorioekin, hau da, globulu zuriekin, egindako jariakin batez osatuta daude.
Kolonoskopioa eta sigmoidoskopioa oraindik ere erabiltzen dira, baina orain azterketa koprologikoak, hots, gorotzen azterketak dira gaixotasuna diagnostikatzeko lehenengo metodoa. Normalean, bi toxina -A toxina eta B toxina- bakarrik aztertzen dira, baina organismoak gehiago ekoizten ditu. Test mota hau ez da eraginkorra %100ean. Izan ere, faltsu-negatibo kopuru handia dauka errepikatu arren.
C. difficile toxinek efektu zitopatikoa dute zeluletan, beraz, efektu horien neutralizazioa antisuero espezifiko batekin egiten da. Metodo hau CDI diagnostikoen teknika berriak aztertzen dituztenen metodo estandarra da. Kultura toxigenikoa ere metodo estandarra da gaixotasuna diagnostikatzeko. Hemen lagin bat hartzen da, gero hazkuntza zelularra egin eta toxinen produkzioa aztertzeko. Azken metodo hau sentsitiboena eta espezifikoena da. Hala ere, denbora eta lan gehien ematen duena da [8].
A eta B toxinen ebaluazioa ELISA (Enzyme-Linked Immunosorbent Assay) metodoarekin %63-69-ko sentikortasuna eta %93-100 -ko espezifikotasuna du.
Lehen, adituek 3 lagin bidaltzea gomendatzen zuten gaixotasunaren existentzia alde batera uzteko, lagin horietan emaitza negatiboa bazen. Hala ere, gaur egun badakite errepikatutako laginketa beherako pasarte berdinean ez dela eraginkorra[9]. Ospitale askok A toxinaren ebaluazioa bakarrik egiten dute, baina B toxinaren ebaluazioa gero eta gehiago erabiltzen da. Gomendagarriena bi toxinen ebaluazioa egitea izango litzateke [10][11]. Hau ez bada egiten askotan atzeraldiak gertatzen dira, pazientearen gaixotasuna eta osasunaren okerragotzea ekarri dezaketenak.
Leukozitoen eta laktoferrinaren ebaluazioak ere egin daitezke, baina ez dira beste frogak bezain zehatzak.[12]
Polimerasen kate-erreakzioan, denbora errealaren ebaluazioan, C. difficile %93-an aurkitzen da, eta positiboa denean positibo faltsuak %3-a bakarrik dira [13]. Metodo hau kultura zitotoxigenikoa edo entsegu zitotoxikoa baino eraginkorragoa da. Gainera, erantzuna 3 ordutan bakarrik lortu dezakegu. Hala ere, garestiagoa da eta toxinaren genea bakarrik bilatzen du, ez toxina bera. Honek esan nahi du testa konfirmaziorik gabe erabiltzen bada, gaindiagnostikoa gertatu daitekeela.[14]
Kasu ohikoetan ez da tratamendu espezifikorik behar.[15]
Hainbat antibiotiko erabiltzen dira C. difficile-ren kontra.
Gaur egun, probiotikoen erabilerari dagokionez, ez dago emaitz eraginkorrik.[19][20]
Gorotz transplantea antibiotikoak eraginkorrak ez direnean egiten da, eta kasuen %85-90an emaitza onak ematen dira[21].
Teknika honetan emaile osasuntsu baten gorotzak erabiltzen dira eta haren mikrobiota emaile gaixoan injektatzen da. Helburua da gaixoaren desoreka bakterialarekin, eta ondorioz infekzioaren jatorriarekin, amaitzea.
Gorotz bakterioterapiarekin lortzen dena hurrengoa da: antibiotikoek ezabatutako koloneko mikrobiota berritzea. Honekin batera, Clostridium difficile-ren kolonizazioaren aurkako erresistentzia berrezartzen da.
Kasu larrienetan, kolektomia egiten da, hau da, kolonaren zati baten erauzketa.
Gaixotasun hau prebenitzearren komenigarria da:
Gaixotasuna daukan pertsona batekin harremanetan bagaude gomendagarria da:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.