lurpeko eremu naturala, gizakia sartzeko adinakoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Haitzuloa, halaber harkaitz-zuloa, hartzuloa, koba (Heg.) edo kobazuloa (Heg.), lur azpian dagoen zulo sistema naturala da, uraren, labaren edo izotzaren higaduraren bidez sortzen dena. Kasurik ohikoena euri ur azidoak kareharria disolbatzerakoan agertzen dena izaten da.
Espeleologia da haitzuloak aztertzen diharduen zientzia adarra, geologia, biologia eta meteorologia uztartzen dituena, besteak beste. Gizakia haitzuloetan bizi izan zen, Historiaurrean. Euskal Herrian, egitura geologiko karstikoak ugariak direnez, haitzuloak ere aunitz daude.
Euskaraz hitz ugari ditugu kontzeptu hau izendatzeko: koba, kobazulo, leize, leizezulo, harpe, karbi, osin, troka eta haitzulo. Denek ez dute zehatz-mehatz esanahi bera. Leizeak sakon handikoak dira; eta harpeak edo kobak, zabalagoak sarreran, eta motzagoak.
Espeleogenesia izena ematen zaio haitzuloen sorrera prozesuen multzoari. Jarduera kimiko eta geologikoek (indar tektonikoek eta atmosferikoek) eragiten dute.
Inguruko harrien garai berean sorturiko haitzuloak dira. Hodi bolkanikoa sumendiak eztanda egiten duenean gertatzen da, magma fluidoak solidotzen ari den arroka zeharkatzen duenean. Laba kanporatzen denean zuloa bertan gelditzen da[1]. Laba hodirik handiena Hawaii uhartean aurkitzen da, Kazumura haitzuloa da.
Arrokak sortu eta egonkortu ondoren sortzen diren haitzuloak dira. Arroka meteorizazioaren eraginez deskonposatu egiten da eta higadurak zuloa egiten du. Haigatzailearen arabera mota desberdinetako haitzuloak eratzen dira:
Historiaurreko gizakien aztarnen artetik, ikusgarriak dira labar-pintura deitutakoak, hau da, hormetan egindako marrazkiak. Batik bat, animalia basatiak irudikatzen dituzte margo hauek, zaldiak, oreinak eta zezenen familiakoak, ziur aski ehizarekin lotutako erritu funtzioarekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.