Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Estalaktita (antzinako grezieraz: Σταλακτίτης, stalaktos, tanta) karbonato kaltzikoz eta beste mineral batzuez osatutako espeleotema da, leize baten sabaitik eskegita dagoena. Estalaktitak tantaz tanta sortzen dira , zentimetro bakoitzeko urteak hartuz.
Hauen atzekoak dira ere estalagmitak, zeinak estalaktitak ez bezala lurretik hasita goraka sortzen dira. Estalaktiten ur tantak lurrera erortzerakoan estalagmitak eratu egiten dira, tanta horiek mineral batzuk kontserbatzen dituztelako.
Estalaktita eta estalagmiten arteko ezberdintasun nagusia estalaktitek barnean ura pasatzeko kono bat dutela da, estalagmitek egitura zurruna duten bitartean. Denbora baten ostean estalaktita bat estalagmita batekin elkar daiteke zutabe bat sortuz.
Estalaktiten sorrera kareharrizko haitzaren, gehienbat kaltzio karbonatoz eratua, gainean euri uretan deseginda dagoen karbono dioxidoaren erasoaren eraginezkoa da. Erreakzio kimiko honen produktu bezala kaltzio bikarbonatoa eratzen da, uretan oso disolbagarria dena. Haitzuloko sabaian ur honetako tantak azaleratzean alderantzizko erreakzioa gertatzen da: karbono dioxidoak ihes egiten du eta karbono kaltzikoa prezipitatzen da lurzoruranzko tantaren jaitsiera puntuaren inguruan estalaktita sortuz. Oso hazkunde motela dute, 2,5cm hazteko 4000-5000 urte inguru behar izanez[1]. Estalaktita baten kolorea eta forma filtratutako uraren kantitatea eta norabidea,disoluzioan dagoen azidoaren kantitatea, kobazuloaren tenperatura eta hezetasunaren menpekoak dira[2].
Estalaktita baten eraketa karbonazio erreakzio bat da, non solbagarria den bikarbonato kaltzikoa disolbaezina den eta karbono azidoa bihurtzen den, eta hau honako erreakzioak adierazten du:
Oreka hau ezkerrerantz lerratuko da CO2-aren presio partziala jaitsi eta tenperatura igotzen bada, izan ere, horrek eragingo du kaltzio karbonatoa prezipitatzea estalaktitak eta estalagmitak eratuz.[3]
Estalaktita kaltzikoak ohikoenak dira eta ondorioz haietaz gehiago ezagutzen da beste estalaktita motetaz baino. Mineral ugari duten ur tanta asko elkartzerakoan eratzen dira. Ur tanta bakoitzak kaltzita mineral apur bat uzten du eta honen gainean pilatu egiten dira hurrengo tanten mineralak. Honen ondorioz, 0,5mm-ko tutu bat sortuko da eta honen gainean estalaktita bat sortuko da ur tantak konstanteak badira. Tutu txiki hauek asko handitu daitezke baina nahiko hauskorrak dira.
Estalaktita mota asko dauden arren ezagunenak honakoak dira:
Estalaktita hauek labaz osatutako kobazuloetan sortzen dira, non bertan laba tantak erori eta hozten diren formazio hauek eratuz. Prozesu honetan besteetan ez bezala, ez dago uraren presentziarik. Tantaka isurtzen den laba bobedako fusiogatik etor daiteke edo kobazuloak sortzen duen labaren fluxu-tantengatik.
Estalaktita mota hau izotz pusketa bat da, normalean kono itsurakoa, objektu batetik erortzen diren ur tantak izozten direnean sortzen dena. Elurra edo izotza eguzki-izpiengatik urtzen denean, sortzen den ur hori 0º azpitik dagoen zona batekin kontaktuan jarri eta berriro ere izozten da estalaktitak sortuz.
Izozte eta urtze prozesua jarraitzen badu, izotz estalaktitaren luzera eta zabalera handitzen joango da[5].
Kobazuloetako barrunbeetan izandako uholdeen ondorioz sortzen dira, uraren presioa airearena baino txikiagoa denean korronte handien ondorioz. Bizitza laburra dute, gehienez egun batzuetan, eta forma bihurriak hartzen dituzte, kiribilak, sinusoidalak eta sigmoideak.
Batzuetan kanpotik eguraldiaren eraginpean dauden sotoetan ura filtratzearen ondorioz estalaktitak sor daitezke sabaian eta gune hori zapaltzen ez bada baita estalagmitak ere. Forma hauen sorrera zehazteko bi erreakzio kimiko desberdindu behar ditugu:
Kaltzio hidroidoa gutxi disolbatzen da eta zati bat hormigoiaren azalera garraiatzen du urak eta bertan atmosferako CO2-arekin erreakzionatzen du, aparkamendu batean
gertatzen bada ihes-hodiek askatutakoarekin ere erreakzionazten du, honako erreakzioa emanik: CO2 + Ca(OH)2 → CaCO3 + H2O
Hau da, kaltzio karbonatoa sortzen da (CaCO3) estalaktita sortzen duen materia dena, eta honela estalaktitak eta noiz behinka estalagmitak sortzen dra.
Bein azalera eramanda kontrako erreakzioa ematen da: Ca(HCO3)2→ CaCO3 + H2O +CO2
Bertan CO2-a atmosferara pasatzen da eta kaltzio karbonatoa estalaktita eratzeko prezipitatzen da[6].
Estalaktitak kobazulo naturaletan sortu ez ezik, kobazulo natural edo artifizialetan ere sor daitezke, prezipitatu daitezken mineralen ur aportazioak dituztela. Horrela ikus ditzakegu estalaktita txikiak mina zaharretan, edo bolkan hodietan.
Estalaktita hauek mineralez osatua egon daitezke, hala nola, igeltsua.
Estalaktiten mineralek zientifikoki ikertu daitezke noiz sortu ziren jakiteko. Hau da, estalaktita bat mozten badugu, linea edo eraztunak ikusi ahal izango dira. Estalaktiten eraztun ezberdinetan dauden elementuen analisi bat egin ezkero, estalaktitaren kapa bakoitzaren adina jakitea ahalbidetzen du.
Bestetik, munduko kobazuloetan dauden estalaktita eta estalagmiten ondorioz, aldaketa klimatikoa jakin daiteke. Formazio hauek oso baliagarriak dira duela milaka urteko baldintza klimatologikoak zeintzuk diren jakiteko[7]. Espeleotema eratzen duten ur tantan disolbatuta uranioa dago. Denborarekin elementu honek erradiaktibitatea galtzen du eta Torion bihurtzen da. Espeleotema batean dauden torion eta uranioen kontzentrazioak aztertzen baditugu , kaparen urteak jakin ditzakegu eta kapa honen bitartez gure planetan egon diren klima aldaketak jakin ditzakegu. Era sinpleagoan esanda, kapa bateko torio kantitatea zenbat eta handiagoa izan orduan eta zaharragoa da, horregatik berrietan aipatutako azken elementua ez da agertzen[8].
Batzuen ustez munduko estalaktitarik luzeena "Gruta Rei do Mato" leizean dago (Sete Lagoas, Minas Gerais, Brasil) 20 metrokoa. Bestela, "Doolin Cave" kobazuloan (Clareko konderria, Irlanda) eta "Jeita Grotto"-n (Libano) adibide ederrak ere topa ditzakegu.Euskal Herrian, adibiderik hoberenetarikoak Pozalaguako leizean (Karrantza) ditugu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.