Baltzola
Dimako auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Dimako auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Baltzola Dimako auzo bat da.
Baltzola | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Dima |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′32″N 2°43′06″W |
Baltzolan San Lorenzo baseliza dago. Horrez gain, auzotik hurbil Baltzolako kobazuloak daude. Bi koba handi dira, baina haien barruan hainbat eta hainbat kobazulo txikiago daude. Mitologiaren arabera, bi kobazulo hauetan bizi zen Sugoi. Beste batzuen arabera, Mikelats zen kobazulo hauetan bizi zena.
Horrez gain, Abaro izeneko tunel naturala dago. Tunel honetatik erreka pasatzen da ur emari handia duen egunetan. Axlor aztarnategia ere hemendik hurbil dago. Gaur egun, hesi batek ixten du aztarnategia.
Azkenik, Jentilzubi izeneko zubi naturala ere Baltzolako kobazuloen inguruan dago.
Baltzolatik mendi ibilaldi interesgarriak egin daitezke: Arrietabaso mendira edo Leungane mendira.
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.