Euskal musikari eta konposatzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
José Ramón Arteta Foruria (Ispaster, 1934ko uztailaren 3a) musika klasiko konpositore bizkaitarra da.[1]
José Ramón Arteta | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ramón Arteta Foruria |
Jaiotza | Ispaster, 1934ko uztailaren 3a (90 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Tomás Aragüés Bernad Víctor Zubizarreta Samuel Rubio Calzón (en) Francisco Escudero |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Gerardo Arteta Altoarana eta Crispina Foruria Uriarteren semea,[2] lehen hezkuntza Aita Sakramentinoetan egin zuen eta gero Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen. Ostean magisteritza ikasketak burutu zituen.[3]
1958an Tolosara joan zen bizitzera eta Eskolapioetan irakasle bezala lanean hasi zen. Esther Ibarrolabururekin ezkondu zen eta haurrak izan zituen:[3] Gerardo[4] eta gaur soprano den Ainhoa Arteta.[5]
Tomás Aragüesen eta Víctor Zubizarretaren ikaslea izan zen Bilboko Kontserbatorioan. Kantu gregorianoa eta polifonia sakroa ikasi zuen Samuel Rubio-rekin.[1] Ahots-hezitzaile ikasketak ere egin zituen.[4]
1973an kontrapuntu, fuga eta konposizioa ikasketak abiatu zituen Francisco Escudero-rekin.[1]
1976an, Tolosako Eresoinka Abesbatza sortu eta zuzendu zuen, kalitate handiko haur-talde bat sortzeko helburuarekin; abesbatzarekin hainbat sari lortu zituzten[6] besteak beste, 1983ko Unicef lehen sari nazionala. Parisen, Kosta Urdinean, Grezian edo Jugoslavian hainbat aldiz izan ziren.[2] 1990ean, Lekeitioko Itxas Soinua Koruaren zuzendaritza hartu zuen.[7][8]
2006an, Eresoinkaren sorreraren 30 urteurrena zela eta, Tolosan omenaldi bat jaso zuen.[2]
Hainbat abeslari prestatu ditu, hala nola Ainhoa Arteta, Amaia Arberas, Amaia Urteaga, Beñat Egiarte, Naroa Enekotegi[9] edo Marife Nogales.[10][11] Gaur egun haurrentzako ahots hezkuntza eskola bat sortzeko lanean ari da.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.