Eliza katolikoaren kantu liturgikoaren tradizioaren gunea osatzen duen kantu lau mota, mezan eta ofizioan kantatzekoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Kantu gregorianoa (cantus gregorianus) edo kantu laua musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa. Munduko lehenengo testuak VIII. mendekoak dira, eta gaur egun nahikoa galduta egon arren, tradizioa mantentzen da besteak beste Santo Domingo de Silos (Burgos) eta Ganagobien (Proventza Garaiko Alpeak).
Gregorio I.a (590-604) aita santuagatik deitzen da horrela.
Penintsula Iberikoan VI. mendetik ezagutzen da kantu bisigotiko, mozarabe edo "hispanikoa". Garatu izan zen batik bat Toledo, Sevilla, Córdoba eta Zaragozan, Isidoro de Sevilla (c. 560-636), Braulio de Zaragoza (590- 651), Eugenio de Toledo (?-657) eta Ildefonso de Toledo (c. 610-667) egileen bidez. Gaur egun ez da posible interpretatzea orduan idatzitako musika zeinuak.
XII. mendekoak dira lehenengo informazioak kantu gregorianoari buruz Iruñean. Gonzalo Martínez de Bizcargui (c. 1460-1530) azkoitiarrak "Arte de Canto Llano y Contrapunto y Canto de Órgano con Proporciones y Modos de 1511" eta "Intonationes" idatzi zituen. Joanes de Anchieta (1461-1523) azpeitiarra ere nabarmendu zen.
XVI. mendetik aurrera, aipatzekoak dira Martín Ibáñez de Echevarría edo Pero Ibáñez de Gamboa moduko izkiriatzaileak, Aita Donostiaren ikerketei esker. Orduan hasi ziren ezagunak egiten Gabonetako abestiak eta doinu polifonikoak, latinez baino gazteleraz idatzitakoak.
XVIII. mendean, Andrés de Sostoa (1745-1806), fraide frantziskotarra Arantzazun ezaguna izan zen kantu lauan egindako lanagatik, gaur egun arte iritsi ez dena. Hurrengo mendean, José Juan Santesteban "maisuba"-k (1809-1884) "Método Teórico Práctico de Canto Llano" eta "Colección Completa de Misas, Vísperas, e Himnos de Canto-Llano" argitaratu zituen.
Berrikuntzaren alde, Eustaquio de Uriarte (1863-1900) durangarra nabarmendu zen, Santo Domingo de Silosko monasterioan egonaldia egin ostean. "Tratado Teórico-Práctico de Canto Gregoriano según la verdadera Tradición" argitaratu zuen 1890ean, Solesmesko erreformaren alde. 1928an musika sakratuari buruzko biltzarra egin zuten Gasteizen azkenik.
Komunitate beneditarrik apenas egon ez direnez, bestelako abesbatzak arduratu dira arlo honetaz XX. mendetik hona. Easo Abesbatzak bildu zituen 100 kantu lau baino gehiago 4 CDtan 2002an, "Cantate domino" izenburupean[1]. Javier Irastorza Lazkaoko fraide beneditarrak zuzendu zuen obra, lau zatitzan banatuta: Pater natus, Attende domine, Gaude Maria eta Pange lingua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.