From Wikipedia, the free encyclopedia
Joan III.a Nafarroakoa edo Joan Albretekoa (1469 – Paue, 1516ko ekainaren 14) Nafarroako erregea de iure uxoris (1484-1516), Périgordeko konde (1481-1516), Limogesko bizkonde (1481-1516) eta Tartasko bizkonde izan zen.
Joan III.a Nafarroakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1512ko otsailaren 22a - 1516
1484 (egutegi gregorianoa) - 1516 (egutegi gregorianoa) ← Frantzisko I.a Nafarroakoa - Henrike II.a Nafarroakoa →
1484 - 1512 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Frantziako Erresuma, 1469 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Heriotza | Muneiñe, 1516ko ekainaren 17a (egutegi gregorianoa) (46/47 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Leskarreko katedrala | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Alain Albretekoa | ||||||
Ama | Françoise of Châtillon | ||||||
Ezkontidea(k) | Katalina I.a Nafarroakoa (1484ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | Albreteko leinua | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania okzitaniera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria eta erregea | ||||||
1484an Katalina Foixkoarekin (1470-1517) ezkondu zenean, Nafarroako errege, Montblanc, Peñafiel eta Gandiako duke, Foix, Bigorre eta Ribagortzako konde eta Bearnoko bizkonde de iure uxoris bihurtu zen, 1483an Frantzisko Febus koinata hil zelako.
Joanek eta Katalinak, ama-erregina Maddalen Frantziakoaren laguntzarekin, Narbonako bizkonde eta Katalinaren osaba zen Joan Foixkoa borrokatu behar izan zuten, honek Lege Salikoa zela eta, Nafarroako errege izan nahi zuelako. Honek Nafarroako Gerra Zibila hamar urtez berpiztu zuen, 1497ko irailaren 7an Aturben bakea sinatu arte. Katalina eta Joan Iruñeko katedralean 1494ko urtarrilaren 10ean koroatuak izan ziren. Joanes Foixkoak Nafarroa bereganatu ezin zuenez, Germana alabaren bitartez eskuratu nahi zuen.
1512an, Fernando II.a Aragoikoak, bigarrenez Germana Foixkoa erreginaren lehengusinarekin ezkondua zenak, Joan mendean hartu zuen. Nafarroa Garaia, Gaztelako Erresumak konkistatua zen eta Espainiako erregeek "Nafarroako errege" titulua erabili zuten 1833 arte.
Nafarroa berreskuratzeko ahaleginek huts egin ondoren etsiturik, 1515etik, Joanes III.a eta haren seme Henrike erregegaia Frantziako errege gortera erretiratu ziren.[1] Hala ere, Biarnora itzuli ahala izan zen: Pauen 1516ko ekainaren 14an hil zen eta Leskarreko katedralean lurperatu zuten.
Behe Nafarroa Joan eta bere ondorengoen eskuetan geratu zen, geroz eta gehiago Frantziaren eraginpean. Henrike III.a Nafarroakoak "Frantzia eta Nafarroako errege" izendapena hartu zuen, Frantziako Iraultzan monarkia ezeztu zen arte.
Aita Alain I.a Albretekoa, Albreteko jauna, eta ama Frantziska Châtillon-Limogeskoa zituen. Aitaren partetik Joan II.a Frantziakoa eta Joana Nafarroakoa, Ingalaterrako erregina zituen arbasoak.
Aitona Joan I.a Tartaseko bizkondea |
Amona Katalina Rohangoa |
Aitona Gilen I.a Limogesko bizkondea |
Amona Ixabel Alberniakoa |
Aita Alain I.a Albreteko jauna |
Ama Frantziska Châtillongoa | ||
Joan III.a Nafarroako erregea de iure uxoris |
1484ko ekainaren 14an Orthezen, Joanek Katalina Foixkoa ezkondu zuen. Hamaika haur izan zituzten:
Bestetik, Maria Gazuna lizarratarrarekin seme natural bat izan zuen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.