Karlota Albretekoa, Valentinoisgo dukesa eta Châlusko dama (suo jure), Charlotte d'Albret izenaz ezaguna frantsesez ( 1480 1514ko martxoaren 11 ), [1] Albret familiako noble frantses aberatsa izan zen, Nafarroako Joan III.a erregearen arreba. 1499an ezkondu zen Cesare Borgia ospetsuarekin.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Karlota Albretekoa

Valentinois (en) Itzuli erregeorde

1507ko martxoa -
Bizitza
JaiotzaFrantzia, 1480
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Motte-Feuilly, 1514ko martxoaren 11 (33/34 urte)
Hobiratze lekuaLa Motte-Feuilly
Familia
AitaAlain Albretekoa
AmaFrançoise of Châtillon
Ezkontidea(k)Cesare Borgia
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAlbreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
frantses ertaina
italiera
latina
Jarduerak
Itxi

Biografia

Alano Handia Albreteko jauna, zuen aita eta Frances de Châtillon-Limoges ama. Aitona Joanes I.a Albretekoa izan zuen, eta aitaren birraitona Karlos I.a Albretekoa, Frantziako Kondestablea, 1415ean Agincourt-eko batailan frantziar tropen agintean hil zena. Sei anai-arreba izan zituen, Joanes Albretekoa, Katalina de Foixekin ezkonduta Nafarroako Joanes III.a errege bihurtu zena.

1499ko maiatzaren 10ean, 19 urte zituela, ezkondu zen Cesare Borgiarekin, Alexandro VI.a Aita Santuaren eta Vannozza Cattaneiren seme sasikoarekin, Bloisen. Ezkontzak izaera politikoa zuen, Borgiatarren Vatikanoak Frantziarekin zuen aliantza sendotzeko antolatua, Cesareri frantziar nobleziako emazte bat eskaini zitzaion (Karlota), eta tituluak[2].

Cesarek eta Karlotak alaba bakarra izan zuten, Luisa Borgia, nahiz eta Cesareri gutxienez hamaika legez kanpoko hamaika seme-alaba aitortzen zaizkion zenbait maitalerekin. Cesare Nafarroako gerra zibileko azken borroketan hil zutelarik 1507an erresumaren independentzia defenditzen, Valentinoisko dukerrira itzuli zen Karlota, alabarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.