From Wikipedia, the free encyclopedia
Madalena Nafarroakoa edo Madalena Albretekoa (Iruñea, 1494ko martxoaren 29a – Medina del Campo, 1504ko maiatza) Nafarroako Erresumako infantea izan zen.
Madalena Nafarroakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1494ko martxoaren 29a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Medina del Campo, 1504ko maiatza (10 urte) |
Familia | |
Aita | Joanes III.a Nafarroakoa |
Ama | Katalina I.a Nafarroakoa |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Albreteko leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa okzitaniera latina |
Jarduerak |
Aita Joanes III.a Nafarroakoa erregea eta ama Katalina I.a Nafarroakoa erregina zituen.[1]
Madrilgo Ituna sinatzean, Fernando Katolikoaren gatibu bilakatu zen eta honek Medina del Campora bidali zuen, bertako La Motako gaztelura.
Madalena 1504an bertan hil zen[2] eta bere heriotzak, gatibua zena, gerrate berriak sortu zituen Leringo kondea eta Nafarroako erregeen artean (1506-1508). Konde horri, baina, aurre egitea erabaki zuten Katalinak eta haren senar Juanek, baita hura garaitu ere. Harrezkero, Katalina benetako boterea hartzen hasi zen, eta erresumako egitura administratiboak berreskuratu zituen.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.