From Wikipedia, the free encyclopedia
Jaun ta jabe Igeldo ekoiztetxeak Euskal Telebistarako sortutako umorezko telesaila da. (sitcom).[1] 1995 eta 1997 urteen artean, ETB 1ean eman zuten. Zuzendaria eta gidoigile nagusiak Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala izan ziren.
Jaun ta Jabe | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Jaun ta Jabe |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 43 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma |
Iraupena | 30 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Eneko Olasagasti |
Gidoigilea(k) | Teresa Calo |
Antzezlea(k) | |
Jose Ramon Soroiz Elena Irureta Ane Gabarain Mikel Garmendia Joseba Apaolaza Jose Maria Berasategi Isidoro Fernández Pilar Rodríguez Anartz Zuazua Mireia Gabilondo Nagore Aranburu Juani Mendiola Carmen Balenziaga Patxi Santamaria Aitor Mazo Patxi Barko Martxelo Rubio Aitzpea Goenaga Verónika Moral Ana Elordi | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ajuriaenea |
Estreinatu zutenean, ikusleen datuak oso apalak izan zituen. Asko aldatu zuten egunez. Geroago udan eman zuten, eta orduan goia jo zuen. Hiru denboraldi iraun zuen.[2]
Bi eta bat sitcomen talde berak sortuta, argumentu nagusia hemen politikarekin lotuago dago. Joxe Antonio Arizkorreta sukaldaria, Jose Ramon Soroizek antzeztua, lehendakari aukeratua da telebistan lortutako itzalari esker. Bere eginkizun berriak arazo asko sortuko dizkio bai familiarekin bai inguruko lankideekin (politikariak eta Ajuriaeneko langileak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.