From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques Prévert (Neuilly-sur-Seine, 1900eko otsailaren 4a - Omonville-la-Petite, 1977ko apirilaren 11) frantses olerkaria eta zinema-idazlea izan zen.
Jacques Prévert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jacques André Marie Prévert |
Jaiotza | Neuilly-sur-Seine, 1900eko otsailaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Maison Jacques-Prévert (en) Cité Véron (en) |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Teloché, 1977ko apirilaren 11 (77 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière d'Omonville-la-Petite (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Simone Dienne (en) (1925eko apirilaren 30a - 1946ko urriaren 5a) Janine Tricotet (en) (1947ko martxoaren 4a - 1977ko apirilaren 11) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, gidoilaria, antzerkigilea, marrazkilaria, idazlea, errealizadorea eta kanta-idazlea |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
| |
Joseba Tapiak Prévert-en Umearen ehiza izeneko bertsoak (1934) sartu zituen Real Politik albumean (2006), Koldo Izagirreren itzulpena eta Joseph Kosmaren doinu batekin.[1][2]
1925ean talde surrealistako kide egin zen, baina 1928an taldetik bota zuten, diziplinarik ez omen zuelako.
1932tik 1936ra Octobre antzerki-taldean aritu zen, idazle eta aktore gisa. Aldi berean, zinemarako idazten hasi zen. Garai hartan idatzi zituen bere anaia Pierre Préverten L´affaire est dans le sac (1932, Afera zakuan dago) eta Jean Renoiren Le crime de M. Lange (1935, M. Langeren hilketa) filmen gidoiak eta elkarrizketak.
Handik aurrera, hogeita hamabost bat filmetan parte hartu zuen, besteak beste: Jenny (1936), Drôle de drame (1937, Drama bitxia), Quai des brumes (1938, Lanbroen kaia), Le jour se lève (1939, Eguna argitzen da), Les visiteurs du soir (1942, Arratseko bisitariak), Les enfants du paradis (1945, Paradisuko haurrak), Les portes de la nuit (1946, Gaueko ateak).
1946an argitaratu zuen bere lehenengo olerki-bilduma, Paroles (Hitzak), arrakasta handia izan zuena; liburu horretako olerki asko kantu bihurtu ziren, eta oso ezagunak egin ziren. Beste liburuak: Histoires (1946, Historiak), André Verdetekin batera idatzia; Spectacle (1951, Ikuskaria), La Pluie et le Beau Temps (1955, Euria eta eguraldi ona), Fatras (1965), Choses et autres (1972, Gauzak eta beste), Hebdomadaires (1975, Asterokoak), Arbres (1976, Zuhaitzak).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Prévert |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.