Joseba Tapiaren albuma (2006) From Wikipedia, the free encyclopedia
Real Politik Joseba Tapia euskal folk musikariaren estudioko laugarren diskoa da. 2006an kaleratu zuen diskoa.[1][2][3][4][5]
Real Politik | |
---|---|
Joseba Tapiaren albuma | |
Egilea(k) | Joseba Tapia |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | Real Politik |
Ekoizpen lekua | Donostia |
Banatze bidea | disko konpaktu eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Zakurraren biolina |
Zatiak | 14 musika pista |
"Real Politik" terminoa esamolde alemaniarra da eta "ahal denaren politika" esan nahi du. Izen bereko kanta izan zen diskoaren singlea, eta bertan "politika edo demokraziaren amarrua eta gure politikarien jukutria eta jatortasuna" agerrarazi nahi izan zuten Joseba Tapia eta Koldo Izagirrek[6]. Kantaren leloa da horren erakusgarri:
Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa
Baina ados zegoen gurekin, doan eman zigun bostekoa
Ederra zen aberri lurrina, aldamenean beti ikurrina
Kanta honetan soilik erabili zuten dance musika-estiloa, "gazte ikuspegia" sartzeko, loopak erabiliz. Gainontzeko kantuek folketik edo bertsolaritzatik edaten dute, eta estilo herrikoiagoa dute. Horien artean, nabarmentzeko modukoa da "Askatasunaz" kantua, Joxe Mari Lopetegiren hitzak musikatuz egina, Espainiako II. Errepublika hasierako Azpeitia eta Azkoitia inguruko giro tradizionalista islatzen duena. Izan ere, Azpeitiko "herriko plazan mitina eman nahi izan zuten Conjunción Republicano-Socialista-ANV koalizioko lau hizlariek epelak hartuta alde egin zuten"[7]. Pasaiako errepublikaren aldekoek horrela idatzi zioten Gobernazioko Ministeritzari: "Imposibilitados actuar candidatos, apoderados ni interventores en las elecciones en tan cavernícola región, es absurdo creer pureza sufragio, siendo verdadero héroe quien se atreva a votar candidatura de izquierda". Kanta horren remix bat egin zuen Chill Mafia taldeak, cumbia estiloan[8], eta bien arteko elkarlana bultzatu zuen[9].
Lan horretan, orokorrean hiru laguntzaile izan zituen: Jonan Ordorika (soinu-teknikaria) Arkaitz Miner (mandolina, biolina, zintzarria, eta ahotsa) eta Jexux Aranburu (pianoa, soinu handia, kurkubita, eta ahotsa). Baina kolaborazio puntualak ere izan zituen: Natxo de Felipe (ahotsa, "Biba Berango"), Mertxe Oliden (ahotsa, "Soldadu sartzea"), Ainhoa Aranburu, Estitxu Eizagirre, eta Maialen Lujanbio, koruetan ("Soldadu sartzea"), Xabier Berasaluze 'Leturia' (zapatak eta kurkubita, "Soldadu sartzea" eta "Madrilgo lagunak"), Mikel Artieda (baxua, "Irla han da"), eta Mikel Azpiroz (laguntzaile teknikoa).[1]
Urte berean animaziozko bideo bat sortu zuen Juanba Bersasategik (Lotura Films) Real politik abestia ilustratzeko. Arkatzez egindako irudien animazioa izan zen.[10]
2017an Joseba Tapiak plazaratu zuen Besamotzak diskoko kantu gehienak Real Politik diskotik hartuak dira, gitarra elektrikoarekin "ahaire berriz jantzi" zituela.[11][12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.