politikari ukrainarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Iryna Dmytrivna Farion[1] (ukraineraz: Ірина Дмитрівна Фаріон; Lviv, 1964ko apirilaren 29a[2] – ibidem, 2024ko uztailaren 19a[3]) ukrainar hizkuntzalaria eta eskuin muturreko politikari nazionalista izan zen[4][5]. 2012tik 2014ra Verkhovna Radako diputatua izan zen[6].
Iryna Farion | |||
---|---|---|---|
(2015) | |||
2012ko abenduaren 12a - 2014ko azaroaren 27a Barrutia: Electoral district #116 (en) Hautetsia: 7th Verkhovna Rada (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ірина Дмитрівна Фаріон | ||
Jaiotza | Lviv, 1964ko apirilaren 29a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1964 - 1991) Ukraina (1991 - | ||
Heriotza | Lviv, 2024ko uztailaren 19a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Lychakiv Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||
Familia | |||
Aita | Dmytro Farion | ||
Ama | Yaroslava Slipec | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lviveko Unibertsitatea 1987) | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Sciences in Philology (en) | ||
Hizkuntzak | ukrainera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, politikaria, filologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta language activist (en) | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Lviveko Politeknikoa (1991 - 2023ko azaroaren 15a) Lviveko Politeknikoa (2024ko ekaina - 2024ko uztailaren 19a) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | 7th Verkhovna Rada (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Ukrainako Greziar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista All-Ukrainian Union "Svoboda" (en) | ||
Iryna Farion Lviven jaio zen 1964ko apirilaren 29an. 1971tik 1981era Lviveko 75. eskolan ikasi zuen[7]. 1987an filologian lizentziatu zen Lviveko Unibertsitatean. 1996an hautagai-tesia defendatu zuen[8] eta 2015eko irailaren 15ean doktoretza lortu zuen[9]. 1991tik 2023ra ukrainera irakatsi zuen Lviveko Unibertsitate Politeknikoan[10][4].
1978ko irailean Komsomolen sartu zen[11]. 1987ko apirilean, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistarako hautagai bihurtu zen eta urtebete geroago, 1988ko apirilaren 15ean, alderdikide gisa onartu zuten[12][13][14]. Geroago esan zuen «alderdia barrutik suntsitzeko» sartu zela bertan[15].
2005az geroztik, Svoboda alderdiko kidea izan zen[16]. 2006 eta 2007ko hauteskundeetan, Ukrainako Verkhovna Radako diputatu izateko hautagaia izan zen. 2012tik 2014ra diputatua izan zen[6] eta Zientzia eta Hezkuntza Batzordeko Goi Mailako Irakaskuntzarako Azpibatzordeko burua[16]. 2014ko hauteskundeetan hirugarren postua lortu zuen eta ez zen parlamentuan sartu[17].
2023ko azaroaren 15ean, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak auzi penal bat ireki zuen Farionen aurka[18][19].
Farionek publikoki defendatu zuen Stepan Banderaren memoria[20].
2010eko otsailean haurtzaindegi bat bisitatu zuen, haurrei errusierazko izen hipokoristikoak ez erabiltzeko eskatuz. Farionen ekintzek haserrea eragin zuten Ukrainako guraso, psikologo, hedabide eta politikarien artean[21][22]. Euren seme-alabak irainak izan zirela sentitu zuten gurasoek auzia jarri zuten Farionen aurka[23].
2010eko ekainaren 3an, errusiera ama-hizkuntza duten ukrainarrak auzipetu beharreko «ukrainiar degeneratuak» zirela esan zuen[24]. 2023an iragarri zuen ez zituela errusieraz hitz egiten zuten ukrainar militar ukrainartzat hartzen[18].
2012ko ekainean, Farionen ekimenez, Lviveko taxi gidari bat lanetik kanporatu zuten errusierazko musika irratia itzaltzeari uko egiteagatik[25].
2019ko martxoaren 3an, Facebookeko argitalpen batean, Dmytro Gordon kazetariari «agonia izugarrian» hiltzeko opa egin zion publikoki[26].
2024ko uztailaren 19an eraso egin zioten Lviven[27]. Buruan tiro egin zioten eta berehala ospitalean ingresatu zuten egoera larrian[28][29]. Farion ospitalean hil zen egun berean, 60 urte zituela[3][30].