Inocybe generoko onddoen izen arrunta. From Wikipedia, the free encyclopedia
Inozibe (Inocybe) Inocybaceae familiako onddo basidiomizetoen generoa da. Txapel mamitsu, koniko eta orriduna dute, eta hanka luzea da gehienetan. Espezie batzuk oso pozoitsuak dira, eta batzuetan hilgarriak izan daitezke.
Inozibe | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe Fr. |
Inozibe generoak marroi tonu desberdinetako perretxiko tipikoak ditu, nahiz eta espezie batzuk lila edo biolazeo bihurtzen diren.
Txapelak txikiak eta konikoak dira, adinean aurrera egin ahala pixka bat lautzen dira, normalean erdialdean botoi bat markatuta.
Hanka askotan haritsua edo urratuta agertzen da.
Espezie askok usain bereizgarria dute, lizuna edo espermatikoa.
Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.[1]
Inocybe generoko ia 850 espezie daude, hona hemen Ipar Hemisferioko nagusiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.