From Wikipedia, the free encyclopedia
Inocybe curvipes Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Inocybe curvipes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Inocybaceae |
Generoa | Inocybe |
Espeziea | Inocybe curvipes P.Karst., 1890 |
Kapela: 3,5 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila eta bukaeran zabaldua titi batekin; soberako ertza, kotoizkoa eta irregularra. Kapelaren azala fibriloso-eskatatsua, hondo gorrixkaren gainean gorrixka-lehoi kolorekoa, ertz argiagoarekin.
Orriak: Ez oso estu, zabalak, sabeldunak, adnatuak edo koska batez dekurrenteak, zurixkak, okre-beix koloretik okre antzekora doan kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 50 mm arteko garaierakoa eta 6 mm arteko diametrokoa, oinarria pixka bat mehetua, gainazal fibrilosoa, goialdean pruinaduna, hasieran zurixka, okre-marroi koloretik arrera doan kolorekoa oinarritik hasita ale helduetan.
Haragia:Ez oso lodia, zurixka, okre-marroi kolorekoa oinean, usaina espermatikoa edo frutarena, zaporea ez oso nabarmena. [2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.
Inocybe generoko espezieak ez dira kontsumitu behar, gehienak toxikoak dira.[3]
Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, urriagoa koniferoen azpian. Ez da oso ohikoa.[4]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Europa, Errusia, Japonia, Txina, Australia, Zeelanda Berria.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.