From Wikipedia, the free encyclopedia
Icíar Bollain Pérez-Mínguez (Madril, 1967ko ekainaren 12a) madrildar aktorea eta zinema-zuzendaria da.
Icíar Bollaín | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Icíar Bollaín Pérez-Mínguez |
Jaiotza | Madril, 1967ko ekainaren 12a (57 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Icíar Bollaín Pérez-Mínguez ingeniari aeronautiko baten eta musika irakasle baten alaba da. Marina izeneko ahizpa bikia du.[1] 15 urterekin egin zuen debuta aktore gisa, eta urtebete geroago, 16 urte zituela, Víctor Erice bizkaitar zinema-zuzendari ospetsuak aukeratu zuen El sur izeneko lehen filmaren protagonista izateko. Handik aurrera, hainbat film luze, Miguel Servet, la sangre y la ceniza telebista-seriea eta opera bat egin zituen. Arte Ederretan matrikulatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta handik denbora batera ikasketak utzi zituen, zineman aritzeko.[1][2] Pintura inpresionistaren zalea da eta erretratuak margotzea gustatzen zaio.
1991aren hasieran, La Iguana Ekoiztetxea sortu zuen, Santiago García de Leánizekin eta Gonzalo Tapiarekin batera, eta zuzendaritzarako lehen urratsak eman zituen harekin. Baja corazón (1993) eta Los amigos del muerto (1994) izan ziren lehen lanetako batzuk. La Iguana ekoiztetxeak sortu zenetik ia hogei film ekoitzi ditu.
1995ean, Icíarrek bira bat egin zuen bere ibilbidean, Ken Loach errealizadorearekin, zeinekin Tierra y libertad lanean lan egin zuen (1995), La canción de Carla (1996) filmatzen ari zela, zuzendari ingelesari eta haren lanari buruzko liburu bat idazteko, Ken Loach, un observador solidario, 1996an El País-Aguilar argitaletxeak argitaratu zuena.
Cartelera Turia aldizkariak 1992ko Espainiako Aktore Onena izendatu zuen eta 1993an Espainiako Irrati Nazionalaren II. Milurteko Ojo Crítico izeneko Saria. Ciudad de Cuenca saria ere jaso zuen, II. Zinemaldian egindako 'Mujeres en Dirección' ibilbidearengatik. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da. 2006an, beste zinemagile batzuekin batera, CIMA sortu zuen (Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartea ), eta orduz geroztik Zuzendaritza Batzordeko kide da.
Zuzendariak uste du zinea oso tresna ahaltsua dela gizartea aldatzeko eta berdintasun handiagoko gizartea sortzeko.[3]
Paul Laverty gidoilari eskoziarraren bikotekidea da, Ken Loachen filmetako ohiko gidoilaria. Lurra eta askatasuna filmatzen ari zirela ezagutu zuen, eta hiru seme-alaba ditu.[4]
Urtea | Pelikula | Oharrak |
---|---|---|
1995 | Hola, ¿estás sola? | |
1999 | Flores de otro mundo | Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Asteko film onena |
2003 | Te doy mis ojos | Film onenaren Goya saria |
2007 | Mataharis | |
2010 | También la lluvia | Film onenaren CEC domina |
2011 | Katmandú, un espejo en el cielo | |
2016 | El olivo | |
2018 | Yuli | |
2020 | La boda de Rosa | |
2021 | Maixabel | |
2024 | Soy Nevenka | Donostiako Zinemaldian aurkeztua[5] |
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1995 | Zuzendari berri onena | Hola, ¿estás sola? | Izendatua |
1999 | Jatorrizko gidoi onena | Flores de otro mundo | Izendatua |
2000 | Aktore onena | Leo | Izendatua |
2003 | Zuzendari onena | Te doy mis ojos | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Irabazlea | ||
2007 | Zuzendari onena | Mataharis | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2010 | Zuzendari onena | También la lluvia | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2011 | Egokitutako gidoi onena | Katmandú, un espejo en el cielo | Izendatua |
2020 | Zuzendari onena | La boda de Rosa | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2021 | Pelikula onena | Maixabel | Izendatua |
Zuzendari onena | Izendatua | ||
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua |
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
2003 | Zuzendari onena | Te doy mis ojos | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Irabazlea | ||
2007 | Zuzendari onena | Mataharis | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Irabazlea | ||
2010 | Zuzendari onena | También la lluvia | Irabazlea |
2020 | Zuzendari onena | La boda de Rosa | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua | ||
2021 | Zuzendari onena | Maixabel | Izendatua |
Jatorrizko gidoi onena | Izendatua |
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
1999 | Mercedes-Benz Saria | Flores de otro mundo | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
2003 | CEC Saria | Te doy mis ojos | Irabazlea |
SIGNIS Saria, Aipamen berezia | Irabazlea |
Urtea | Kategoria | Emaitza |
---|---|---|
2012 | Huesca Hiria Saria | Irabazlea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.