From Wikipedia, the free encyclopedia
Homo gaur egungo gizakiak eta bere ahaiderik gertukoenak barnebiltzen dituen Primate hominidoen generoa da. Generoa orain dela 2,3 edo 2,4 milioi urte sortu zela uste da, Australopithecus arbaso batetik, ziurrenik Homo habilisen antza zuen izakiren bat. Uste denez Homo habilis litzateke Australopithecus garhiren zuzeneko oinordeko bat, orain dela 2,5 milioi urte bizi izan zen animalia bat. Bi espezieen arteko desberdintasunik handiena burmuin gaitasunaren areagotzea izan zen, 450 cc.tik 600 cc.ra. Homo generoan burmuin bolumena berriro bikoiztu zen Homo heidelbergensisean, orain dela 600.000 urte bizi izan zena. Hala ere 2010eko maiatzean Homo gautengensis izeneko espeziea aurkitu zen, oraindik zaharragoa litzatekeen espezie bat.
Homo | |
---|---|
Pleistozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Subfamilia | Homininae |
Generoa | Homo Linnaeus, 1758
|
Azpibanaketa | |
Homoren sorrera Olduvaiko industriaren sorrerarekin bat egiten du, eta, beraz, definizioz, Behe Paleolitoaren hasierarekin. Hala ere Etiopian aurkitutako hainbat ebidentziek esaten duten orain dela 3,39 miloi urteko harrizko tresnak ere badirela. Homoren hasierako pausoak Kuaternarioko glaziazioarekin batera eman ziren.
Homo sapiensa izan ezik, espezie guztiak desagertu dira jada. Homo neanderthalensis, tradizionalki azken ahaide gisa ezagutu dena, orain dela 24.000 urte inguru desagertu zen. Orain dela gutxi deskribatu den beste balizko espezie bat, Homo floresiensis, 2003an aurkitua, orain dela 12.000 urte desagertu zela dirudi. Denisovan aurkitutako Homininiak, 2010eko martxoan, beste arbaso baten aurrean koka gaitzake.
Homo generoko lehen ordezkari ezaguna Homo habilis da, duela 2,8 milioi urte inguru eboluzionatu zuena[1], eta, ziurrenik, harrizko tresnen erabileraren froga positiboak dituen espezierik zaharrena da. Lehen hominido horien garunek txinpantze batenaren tamaina bera zuten, gutxi gorabehera, baina garai hartan bikoiztu zen SRGAP2 giza genea, kortex prefrontalaren konexio azkarragoa sortuz. Hurrengo milioi urteetan entzefalizazio azkarreko prozesu bat gertatu zen, eta Homo erectus eta Homo ergasterra erregistro fosilera iritsi zirenean, garezur-ahalmena bikoiztu egin zen 850 cm3-ra arte[2]. Giza garunaren tamaina handitze hori belaunaldi bakoitzak gurasoek baino 125.000 neurona gehiago izatearen parekoa da. Uste denez, H. erectus eta H. ergaster izan ziren sua eta tresna konplexuak erabiltzen lehenak, eta hominidoen lerroko lehenak izan ziren Afrikatik irteten, Afrikan, Asian eta Europan hedatuz 1,3 ― 1,8 milioi urte bitartean.
Gizaki modernoen jatorri afrikarraren teoria berriaren arabera, hauek Afrikan eboluzionatu zuten H. heidelbergensis, H. rhodesiensis edo H. antecessor delakoetatik abiatuta, eta kontinentetik kanpora emigratu zuten duela 50.000 eta 100.000 urte bitartean, pixkanaka H. erectus, Denisovako gizakia, H. floresiensis, H. luzonensis eta H. neanderthalensis tokiko populazioak ordezkatuz[3][4][5][6]. Homo sapiens arkaikoa, anatomikoki modernoak diren gizakien aitzindaria, Erdi Paleolitoan eboluzionatu zuen duela 400.000 eta 250.000 urte bitartean[7]. Berriki egindako DNA probek iradokitzen dute jatorri neandertaleko haplotipo batzuk afrikarrak ez diren populazio guztietan daudela, eta neandertalek eta beste hominino batzuek, denisovakoek kasu, euren genomaren % 6 eman ahal izan dietela egungo gizakiei, eta horrek espezie horien arteko mestizaje mugatua iradokitzen du[8][9][10]. Kultura sinbolikoaren, hizkuntzaren eta teknologia litiko espezializatuaren garapenarekin jokabide-modernitaterako trantsizioa duela 50.000 urte inguru gertatu zen, antropologo batzuen arabera[11], baina beste proba batzuen arabera, portaeran aldaketa mailakatua gertatu zen denbora-tarte luzeago batean[12].

Homo sapiens bere generoko espezie bakarra da, Homo. Homo espezie batzuk (desagertuak) Homo sapiensen arbasoak izan zitezkeen arren, asko, agian gehienak, ziurrenik "lehengusuak" ziren, homininoen antzinako lerrotik kanpo espezializatu zirenak[13][14]. Oraindik ez dago adostasunik talde hauetatik zein den espezie banandua eta zein azpiespeziea; hau fosil eskasiagatik edo Homo generoko espezieak sailkatzeko erabilitako ezberdintasun arinengatik izan daiteke. Saharako ponparen teoriak (Saharako basamortu "heze" bat deskribatzen du, noiz edo noiz ibiltzeko modukoa) Homo generoko aldakuntza goiztiarraren azalpen posible bat eskaintzen du.
Proba arkeologiko eta paleontologikoetan oinarrituta, zenbait Homo espezieren antzinako praktika dietetikoak ondorioztatu ahal izan dira neurri bateraino[15], eta dietak Homoren barruko bilakaera fisikoan eta jokabidean duen eragina aztertu ahal izan da[16][17][18][19][20].
Antropologo eta arkeologo batzuek Tobako hondamendiaren teoria proposatzen dute. Teoria horren arabera, duela 70.000 urte inguru Sumatrako uhartean (Indonesia) Toba aintziraren supererupzioak ondorio globalak izan zituen[21], gizaki gehienak hilez eta gaur egungo gizaki guztien herentzia genetikoari eragin zion populazio-lepo bat sortuz[22]. Hala ere, gertaera horren froga genetikoak eta arkeologikoak zalantzagarriak dira oraindik[23].
Espezie batzuen estatusa (Homo rudolfensis, Homo ergaster, Homo georgicus, Homo antecessor, Homo cepranensis, Homo rhodesiensis eta Homo floresiensis) oraindik eztabaidagai da. Homo heidelbergensis-ek eta Homo neanderthalensis-ek harreman estua dute elkarrekin, eta batzuetan Homo sapiens espeziaren azpiespezietzat hartzen dira. Orain dela gutxi, Vindija leizeko Neanderthal gizaki baten ADN nuklearra sekuentziatu zen, eta Homo sapiens ADNarekin erkatuz alelo eratorrien %30 bien leinukoak direla baieztatu da. Sekuentzia handi honek bien espezieen arteko harremana adieraz dezake[24].
Espezie hauen artean daude:
Species | Noiz (Ma) | Non | Tamaina | Pisua | Garun kapazitatea (cm³) | Fosila | Aurkikuntza / izenaren argitalpena |
---|---|---|---|---|---|---|---|
H. antecessor | 1.2 – 0.8 | Iberiar penintsula | 1.75m | 90kg | 1.000 | 2 lekutan | 1997 |
H. cepranensis | 0.5 – 0.35 | Italiar penintsula | 1.000 | 1994/2003 | |||
H. erectus | 1.8 – 0.2 | Afrika, Eurasia (Java, Txina, India, Kaukasoa) | 1.8m | 60kg | 850 – 1.100 | Ugari | 1891/1892 |
H. ergaster | 1.9 – 1.4 | Ekialdeko eta Hegoaldeko Afrika | 1.9m | 700–850 | Ugari | 1975 | |
H. floresiensis | 0.10 – 0.012 | Indonesia | 1.0m | 25kg | 400 | 7 banako | 2003/2004 |
H. gautengensis | >2 – 0.6 | Hegoaldeko Afrika | 1.0m | Banako 1 | 2010/2010 | ||
H. habilis | 2.3 – 1.4 | Afrika | 1.0–1.5m | 33–55kg | 510–660 | Ugari | 1960/1964 |
H. heidelbergensis | 0.6 – 0.35 | Europa, Afrika, Txina | 1.8m | 90kg | 1.100–1.400 | Ugari | 1908 |
H. neanderthalensis | 0.35 – 0.03 | Europa, Mendebaldeko Asia | 1.6m | 55–70kg | 1.200–1.900 | Ugari | (1829)/1864 |
H. rhodesiensis | 0.3 – 0.12 | Zambia | 1.300 | Oso gutxi | 1921 | ||
H. rudolfensis | 1.9 | Kenya | 700 | 2 lekutan | 1972/1986 | ||
H. sapiens idaltu | 0.16 – 0.15 | Etiopia | 1.450 | 3 burezur | 1997/2003 | ||
H. sapiens sapiens (gizakiak) | 0.2 – egun | Mundu osoan | 1.4–1.9m | 50–100kg | 1.000–1.980 | Oraindik bizirik | —/1758 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.