From Wikipedia, the free encyclopedia
Hitz esana[1][2] edo Spoken word delakoa ahozko usadio bat da, performance poetikoaren molde bat, poesiarekin batera, musikaren eta antzerkiaren osagaiak erabili ohi dituena.
Ingelesez, ahozko tradizio artistiko zahar baten jarraipena da, XX. mendean berritua. Errezitazioaren estetikan eta hitz-jokoan jartzen du arreta, hala nola artistaren zuzeneko intonazioan eta ahotsaren inflexioan. Hitz esanean ozen errezitaturiko edozein poesia mota biltzen da, jazza, pianoz lagundutako hizketaldiak, irakurketa musikatuak, hip-hopa, eta sar daitezke baita komedia-errutinak eta prosazko bakarrizketak.
Euskaraz Ane Garciak eta Eider Perezek sortutako Mejillon Tigre kolektiboak egin ditu hitz esaneko ikuskizunak, izen euskaratua bera proposatuz.[1] Patxo Telleriak "esaniko hitza" terminoaz definitu bere ikuskizun bat, 2024ko 'Ai, gure juaneteak', Mikel Laboari buruzkoa.[3] Gailu taldeak hitz esaneko moldean egindako kantuak sartu izan ditu 'Autosuntsipena hasi da 3, 2, 1... znort!!!' diskoan.[4]
Bertso jarrien eta hitz esanaren arteko konberjentzia ere gertatu dela idatzi izan du Andoni Tolosak, Rafa Ruedaren musikaz eta Igor Elortzaren hitzekin sortutako Anonyme Popular proiektua dela eta. Manex Agirre bertsolariak ere ikusi du bi moldeen arteko lotura hori.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.