Aktorea, idazlea, aurkezlea, bertsozalea From Wikipedia, the free encyclopedia
Eider Perez Martinez (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1995ko abuztuaren 10a) aktorea, idazlea, bertsozalea eta aurkezlea da.[1]
Eider Perez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Trintxerpe, 1995eko abuztuaren 10a (29 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, idazlea, aurkezlea eta hitz esana egiten duen artista |
Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.[2]
Hainbat testu argitaratu ditu Lekore aldizkarian, Txakur Gorria sormen kolektiboaren talde-lanetan eta zenbait literatur sariketen bildumetan. Hitzen Uberan literatur webguneko sinaduren atalean eta Oarsoaldeko HITZAn kolaboratu du, eta Izotzetan islatuak: euskal idazle gazteen bilduma (Liberoamerika, 2020) antologian hartu du parte. 2016. urtean Autobiographikal poesia errezitaldi dramatizatua sortu zuen Ane Garciarekin batera, eta lan harekin plazaz plaza ia lau urtez aritu ostean, Andre eta jabe euskal emakume poeten ibilbideari buruzko ikuskizuna egiten jarraitu zuen Leire Etxezarreta musikariarekin elkarlanean. Aurkezle eta gidoigile lanetan aritu izan da hainbat proiektutan eta Mintzola Ahozko Lantegiak egiten dituen Sormen Egonaldietan egin du lan azken bost urteetan.[3]
Antzerkia ikasten hasi zen Zurriola Antzerki Eskolan hamabost urte zituela, eta prestakuntzaz prestakuntza jarraitzen du.[4]
Euskal Ikasketetan graduatua da eta 2018. urteaz geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko langilea.
2018an hasi zen telebistan lanean lehen aldiz, eta 26 igandez jardun zuen Hitzetik Hortzera bertsoei buruzko saioak aurkezten.[1]Bertso zaletasuna ez zetorkion etxetik baina kantu asko entzun eta ikasi zituen etxean, geroago Lezoko (Gipuzkoa) bertso eskolara hurbildu zen. 17 urte zituela bertso udalekuetara joan zen, laguntzaile gisa. Hitzetik Hortzera programa aurkezteko proposamena egin ziotenean, baiezkoa eman zuen. Hitzetik Hortzerako ekipoak Txakur Gorria Sormen Kolektiboarekin elkarlanean egin izan du programa.
Hitzetik hortzera Bertsozale Elkartearen adarretako bat da, ETBrekin elkarlanean aritzen dena, eta saioetan grabatzen den guztia Euskal Herriko Bertsozale Elkartearentzako materiala da.
2016tik aurrera, Ane Garciarekin aritu da hitz esaneko proiektuetan, 2022tik Mejillon Tigre izena hartuz eta Eider Adeletx goitizena erabiliz.[5] [6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.