From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemitrichia serpula Trichiidae familiako onddo espezie bat da.[1]
Hemitrichia serpula | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Myxogastria |
Ordena | Trichiida |
Familia | Trichiidae |
Generoa | Hemitrichia |
Espeziea | Hemitrichia serpula Rostafiński, 1873 |
Plasmodiokarpoa: Adarkatua, erretikulatua, zenbait zentimetro karratuko gainazalak estaltzen ditu. Hori-herdoil kolorekoa edo hori distiratsua. Peridioa mehea, zeharrargitsua, luzetarako dehiszentzia irregularrarekin. Hipotaloa peridioaren antzekoa da edo pixka bat ilunagoa. Kapilizioa harizpi hori koloreko korapilo batez irudikatua, adar gutxikoa edo libreak, 3-4 esoiralekin, eztenduna.
Etimologia: Serpula epitetoa latinetik dator, arrastaka, bihurka-ibili, esan nahi duen, “serpo” hitzetik. Bere itxuragatik.
Interes gastronomikorik gabea.
Espezie oso arrunta eta ikusgarria da.
Hildako egurretan, eroritako hostoetan, landare hondarretan.
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.