From Wikipedia, the free encyclopedia
Heinrich Harrer (Hüttenberg, Karintia, 1912ko uztailaren 6a - Friesach, Karintia, 2006ko urtarrilaren 7a) austriar mendizale, kirolari, geografo eta egilea izan zen.
Heinrich Harrer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hüttenberg (en) , 1912ko uztailaren 6a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Friesach (en) , 2006ko urtarrilaren 7a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Grazko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, argazkilaria, mendigoizalea, eskiatzaile alpinoa, idazlea, gidoilaria, geografoa eta golf-jokalaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Sturmabteilung Schutzstaffel |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
harrerportfolio.com | |
Alpeetako Eiger mendiaren iparraldeko aldea igo zuen. Balentria hau bere 1959ko Die Weisse Spinne (Armiarma Zuria) liburuan kontatu zuen. 1938an SSrekin eta Alderdi Naziarekin bat egin zuen. 1939an Indiara egindako eskalada espedizio batean parte hartu zuen, baina britainiarrek atxilotu egin zuten. 1944an ihes egitea lortu zuen eta Tibetera iritsi zen. 1946an Lhasara iritsi zen eta 1948an Tibeteko gobernuarentzat hasi zen lanean itzultzaile eta argazkilari ofizial gisa. 1952an Austriara itzuli zen eta bere esperientzia kontatu zuen Sieben Jahre In Tibet (Zazpi urte Tibeten) liburuan eta beranduago, liburu hori oinarri hartuta pelikula egin zuten.
Bidai ezagun hau eta gero, espedizio ugari egin zituen: Alaska, Andeak, Ilargi-mendiak, Amazonas, Kongo, Puncak Jayaren lehen igoera ...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.