Greifswald
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Greifswald Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren ekialdean kokatua. Aurrepomerania-Greifswald barrutiko hiriburua da eta 54.610 biztanle ditu (2010).
Greifswald Greifswald | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania | ||||||||||
Rural district of Mecklenburg-Vorpommern | Aurrepomerania-Greifswald | ||||||||||
Alkatea | Stefan Fassbinder (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Greifswald | ||||||||||
Jatorrizko izena | Greifswald | ||||||||||
Posta kodea | 17487, 17489 eta 17491 | ||||||||||
Udalerri kodea | 13075039 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 54°05′00″N 13°23′00″E | ||||||||||
Azalera | 50,81 km² | ||||||||||
Altuera | 5 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 60.071 (2023ko abenduaren 31) 380 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.182 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1199 (egutegi gregorianoa) | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 03834 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Osnabrück, Kotka, Hamar, Szczecin, Goleniów (en) , Lund udalerria eta Newport News | ||||||||||
Matrikula | HGW | ||||||||||
greifswald.de |
Alemaniako bi uharte handienek (Rügen eta Usedom) eratzen duten Greifswaldeko badian kokaturik dago. Hiria dagoen eremua erabat laua da eta Ryck ibaiak zeharkatzen du.
Datu klimatikoak (Greifswald, altuera: 6 m, 1961–1990 bataz bestekoak) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.8 | 2.3 | 6.5 | 11.1 | 16.8 | 19.7 | 21.4 | 21.5 | 17.5 | 13.1 | 7.1 | 3.7 | 11.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.6 | -0.3 | 3.5 | 7.0 | 12.2 | 15.3 | 17.1 | 17.1 | 13.7 | 9.9 | 4.8 | 1.6 | 8.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.9 | -2.8 | 0.4 | 2.9 | 7.5 | 10.9 | 12.7 | 12.6 | 9.9 | 6.6 | 2.5 | -0.5 | 5.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 40.0 | 30.0 | 39.0 | 39.0 | 49.0 | 59.0 | 63.0 | 54.0 | 53.0 | 43.0 | 51.0 | 47.0 | 565.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10 | 8 | 10 | 8 | 8 | 8 | 10 | 9 | 9 | 9 | 11 | 11 | 111 |
Eguzki orduak | 43.4 | 61.6 | 120.9 | 168.0 | 248.0 | 240.0 | 238.7 | 229.4 | 159.0 | 108.5 | 51.0 | 40.3 | 1715.5 |
Iturria: Wetterkontor[1] |
Danimarkako monje zistertarrek 1199an Eldena Abade-etxea sortzerakoan hasi zen Greifswalden historia. Gatz azaleramendu bat egoteak germaniarrak eta wendoak (mendebaldeko eslaviarrak) erakarri zituen berehala. Danimarka eta Pomeraniaren arteko mugan zegoen eta 1227ko Börnhovedeko batailaren ondoren Pomeraniako dukeen esku gelditu zen Greifswald. 1241ean merkatua egiteko eskubidea jaso zuen, 1250ean herri bihurtu zen eta XIII. mendearen bukaeran Hansa Ligan sartu zen. Une honetan greifswaldarrek Pomeraniako armadan parte hartu beharrik ez zuten izan eta dukeek hiria utzi beharra izan zuten.
1456 urtean munduko unibertsitate zaharrenetako bat sortu zen. Erreforma garaian Eldena abade-etxeak monasterio izateari utzi zion eta askatasuna galdu zuenez Greifswald hiriak bereganatu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran hiria Germaniako Erromatar Inperio Santuak okupatu zuen hasieran, baina Suediak inguru guztia menperatua zuenez, 1631ean inperioaren azken gotorlekua zen Greifswald setiatu eta bereganatu zuen. Napoleondar Gerrak iritsi arte Suediarren esku egon zen Pomerania osoa. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.
XX. mendea hastearekin batera Greifswald bere harresietatik kanpora hedatzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerran hiriak ez zuen kalte larririk jasan, besteak beste Oberst Rudolf Petershagen alkatean Armada Gorriaren aurrean hiria errenditu egin zuelako borrokarik egin gabe. Ekialdeko Alemanian egin zituen 1990 arteko urteak. Sobietar estiloko auzo handiak eratu ziren Lubmingo elektrizitate plantara lanera etorritako milaka pertsonak jasotzeko. Etxe historiko ugari ere bota ziren. 1980an etxe hauen berreskurapen proiektua abian jarri zen. Gaur egun Itsaso Baltikoko alemaniar herri politenetakoa da eta turismo handia dauka.
Greifswald ondorengo hirekin senidetua dago:
Adiskidetasun erlazioak:
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.