Grabitazio unibertsalaren konstantea
Masadun gorputzen arteko erakartze-indarraren proportzionaltasun-konstantea (G). Newtonen grabitazio unibertsaleko legean ageri da, eta Einsteinen erlatibitate orokorrean. Erabili ohi den balioa: 6,67 × 10^-11 m^3kg^-1s^-2. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Grabitazio-konstantea (grabitazio-konstante unibertsala, Newtonen konstantea edo Cavendishen grabitazio-konstantea ), [lower-alpha 1] G letra larriz adierazten dena, grabitazio-efektuen kalkuluan parte hartzen duen konstante fisiko enpiriko bat da. Hau da, Isaac Newtonen grabitazio unibertsalaren legean eta Albert Einsteinen erlatibitate orokorraren teorian ageri da.
G-ren balioak | Unitateak |
---|---|
6.67430 (15) × 10 −11 | N ⋅ m 2 ⋅ kg –2 |
6.67430(15) | dina ⋅ cm 2 ⋅ g –2 |
4.30091(25) | pc ⋅ M ⊙ –1 ⋅ ( km / s ) 2 |
Newtonen legean, G konstanteak bi gorputzen arteko grabitate-indarra haien masekin eta haien arteko distantziarekin erlazionatzen ditu. Zehazki, indarraren eta masen biderketaren eta distantziaren karratuaren alderantzizkoaren arteko proportzionaltasun-konstantea da. Einsteinen eremu-ekuazioetan, espazio-denboraren geometriaren eta energia-momentu tentsorearen ( esfortzu-energia tentsorea ere deitzen zaio) arteko erlazioa kuantifikatzen du.
Konstantearen neurtutako balioa ziurtasunez ezagutzen da lau zifra esanguratsutan. SIko unitateetan, bere balioa 6.674× 10 −11 m 3 ⋅kg −1 ⋅s −2 ingurukoa da.
Konstante honen notazioa, G, 1890eko hamarkadan sartu zuen C. V. Boysek. Bestalde, aipatu behar da Cavendishi egozten zaiola konstantearen lehen neurketa zehatza, 1798an. Esperimentu hartan, %1 inguruko zehaztasuna lortu zuen. [lower-alpha 2]