![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/Metrication_by_year_map.svg/langeu-640px-Metrication_by_year_map.svg.png&w=640&q=50)
Nazioarteko Unitate Sistema
unitate sistema / From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazioarteko Unitate Sistema, laburturik SI sistema izenez ezagutzen dena, munduan zehar gehien erabiltzen den unitate-sistema da. Are gehiago, ia munduko lurralde guztietan ofizialki onartuta dago, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), Liberian eta Birmanian izan ezik.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/de/Metrication_by_year_map.svg/640px-Metrication_by_year_map.svg.png)
Hizkuntza guztietan erabiltzen da SI sigla edo laburdura, frantsesezko hasierako «Système International d’unités»[1] izenetik sortua. Horregatik, euskaraz ere «SI sistema» izendapena erabilzen dugu.
Hasierako Metroaren Konbentziotik[2] abiaturik, azken mendeetan zehar, estatu partaideen ordezkariak hainbat alditan bildu dira Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean,[3] sistema honen inguruko erabakiak hartzeko eta arauak finkatzeko. Azken erabakiak eta birdefinizioak 2018ko maiatzean hartu ziren, eta erreforma hori 2019ko maiatzaren 20tik aurrera dago indarrean.
Bestalde, 2009ko ISO 80000-1:2009[4] nazioarteko arauak deskribaturik dauzka SI sistemako unitateak, horien multiploak eta bestelako zenbait unitate erabiltzeko gomendioak. Horren arabera, SI sistemako zenbaki-sistema hamartarra da, hots, unitatetik multiplo eta azpimultiploetara pasatzeko 10 zenbakiaren berreturak erabiltzen dira.