![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d3/Albert_Einstein_Head.jpg/640px-Albert_Einstein_Head.jpg&w=640&q=50)
Albert Einstein
alemaniar-amerikar fisikaria, erlatibitatearen teoriaren sortzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Albert Einstein (Ulm, Baden-Württemberg, Alemania, 1879ko martxoaren 14a - Princeton, New Jersey, AEB, 1955eko apirilaren 18a) alemaniar-suitzar-estatubatuar fisikari[1] eta matematikari nabaria izan zen, inoizko zientzialari handienetariko bat.[2][3] Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du:[4] alde batetik, Kantek denborari eta espazioari buruz zituen iritziak zalantzan jarri zituen; bestetik, jakintzen arloan egiten diren lorpenak behin betikoak ez direla, aldiz jakindakoaren antolaketa berria etengabe egin behar dela erakutsi zuen.
Albert Einstein | |||
---|---|---|---|
![]() (1947) | |||
Ahotsa | |||
1911 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ulm, 1879ko martxoaren 14a | ||
Herrialdea | ![]() aberrigabea (1896ko urtarrilaren 28a - 1901eko otsailaren 21a) ![]() Cisleithania (1911ko apirilaren 1a - 1912ko irailaren 30a) ![]() ![]() ![]() | ||
Bizilekua | Einsteinhaus Caputh (en) ![]() Einsteinhaus (en) ![]() Munich Princeton Smíchov (en) ![]() Schaffhausen | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Heriotza | Princeton, 1955eko apirilaren 18a (76 urte) | ||
Hobiratze lekua | National Museum of Health and Medicine (en) ![]() | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Aorta abdominaleko aneurisma | ||
Familia | |||
Aita | Hermann Einstein | ||
Ama | Pauline Koch | ||
Ezkontidea(k) | Mileva Marić (1903ko urtarrilaren 16a - 1919ko otsailaren 14a) Elsa Einstein (en) ![]() | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea 1905eko apirilaren 30a) doktoretza : fisika Luitpold-Gymnasium (en) ![]() (1888 - 1894) old Kantonsschule (Albert Einstein House) (en) ![]() (1895 - 1896ko iraila) matura (en) ![]() ETH Zürich (1896 - 1900) Zientziatan graduatua : matematika-irakaskuntza | ||
Hezkuntza-maila | Fisikako doktoregoa | ||
Tesia | A New Determination of Molecular Dimensions (en) ![]() | ||
Tesi zuzendaria | Alfred Kleiner (en) ![]() Heinrich Burkhardt (en) ![]() Heinrich Friedrich Weber (en) ![]() | ||
Doktorego ikaslea(k) | Leó Szilárd | ||
Hizkuntzak | alemana ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Heinrich Friedrich Weber (en) ![]() Hermann Minkowski | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, fisikari teorikoa, zientziaren filosofoa, asmatzailea, zientzia idazlea, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, filosofoa, idazlea, zientzialaria, matematikaria, patent examiner (en) ![]() | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Berna Praga Zürich Berlin Caputh (en) ![]() Princeton eta Zürich | ||
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Princetongo Ikasketa Aurreratuen Institutua Berna Leidengo Unibertsitatea Pragako Karolen Unibertsitatea Swiss Federal Institute of Intellectual Property (en) ![]() Bernako Unibertsitatea (1908 - 1909) Zuricheko Unibertsitatea (1909 - 1911) German University in Prague (en) ![]() ETH Zürich (1912ko urria - 1914) Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1914 - 1933) Prusiako Zientzien Akademia (1914 - 1933) Deutsche Physikalische Gesellschaft (en) ![]() Kaiser Wilhelm Society (en) ![]() Leidengo Unibertsitatea (1920ko irailaren 21a - 1946ko uztailaren 13a) Princetongo Unibertsitatea (1933 - 1955) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Fiodor Dostoievski, Hermann Minkowski, Baruch Spinoza, Mohandas Karamchand Gandhi, Arthur Schopenhauer, Hendrik Lorentz, George Bernard Shaw, Isaac Newton, Riazuddin, David Hume, Thomas Young, Bernhard Riemann, Moritz Schlick, James Clerk Maxwell, Paul Valéry, Karl Pearson, Henry George eta Ernst Mach | ||
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Linzeen Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientzien Bavariar Akademia Göttingengo Zientzien Akademia Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Russian Academy of Sciences (1917–1925) (en) ![]() Indiako Zientzien Akademia Nazionala XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Brazilian Academy of Sciences (en) ![]() Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Centre international de synthèse (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | panteismoa agnostizismoa judaismoa | ||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||
![]() |
1905ean erlatibitatearen teoria berezia argitaratu zuen[5] eta 1915ean, erlatibitatearen teoria orokorra. Bi teoriek fisikan berebiziko iraultza ekarri zuten, newtondar mekanika hautsi baitzuten; Einsteinek ordura arteko espazio eta denboraren kontzeptuak guztiz berritu zituen. 1921. urtean, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, baina ez haren ekarpen nagusiagatik, teoria kuantikoa garatzeko ezinbestekoa izango zen efektu fotoelektrikoa esplikatzeagatik baizik.[6]