Praga[1] (txekieraz:Praha, ˈpraɦa ahoskatua) Txekiar Errepublikako hiriburua eta hiri handiena da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Bohemia eskualde historikoan, Moldava (txekieraz:Vltava) ibaiaren bi ertzeetan. 2013an 1.246.780 biztanle zituen[2] eta metropoli eremu osoan bi milioi biztanle inguru daude.
Datu azkarrak PragaPraha Praha, Administrazioa ...
Praga Praha Praha
Praga Caput Rei publicae "Praga estatuaren hiriburu"
Praga hiriko hainbat lekuren ikuspegiak.Irudi gehiago
Praga ospetsua da IX. mendeaz geroztikako monumentu oparoengatik. Moldava ibaiaren mendebaldean, Pragako gaztelua (XIII. mendea) dago eta haren inguruan, Mala Strana auzo ikusgarria, lorategi eta parke ugariz hornitua. Ibaiaren ekialdean, XII. mendeko Stare Mesto edo Hiri Zaharra eta Nove Mesto edo Hiri Berria daude, XIV. mendeaz geroztik eraikia. Bi aldeetan, monumentu eta eliza asko dago eta hortik datorkio Pragari Ehun kupuletako hiria ezizena. Aipagarriak dira, besteak beste, X. mendeko San Jorge eliza erromanikoa, San Vito katedral gotikoa (XIV. mendea), Tyn eliza gotikoa, Vald-Stejn eta Clam-Gallas jauregi barrokoak, Golz-Kinsky jauregi rococoa, Bedrich Smetana museoa eta Belvedereko jauregi klasikoak, Museo eta Antzoki Nazional neoklasikoak, Moldava ibaia alderik alde igarotzen duten zubiak (Karlos Zubia bereziki), eta Josefov auzoko Sinagoga Zahar-Berria eta juduen hilerri zaharra (Europako zaharrena). Hori dela eta, 1992tik Pragako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendaturik dago eta urtean 4 milioi turista inguruk bisitatzen dute[3].