Metro
luzera unitatea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Metroa (ikurra: m[1]) distantziak (edo luzerak, zientzia fisikoen hizkeran) neurtzeko Nazioarteko Unitate Sistemako oinarrizko unitatea da. Haren definizioa hurrengoa da: argiak segundo baten 299.792.458renean (1/299.792.458) hutsean ibilitako bidearen luzera da.
- Artikulu hau luzera unitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Metro (argipena)».
Datu azkarrak Azpiklasea, Neurtzen du ...
Metro | |
---|---|
Azpiklasea | MKSA unitate-sistema, Nazioarteko Unitate Sistema eta MKS sistema |
Neurtzen du | longitudea, distantzia, Egongunea, diffusion coefficient for fluence rate (en) eta proper length (en) |
SI sistemarako konbertsioa | 1 m |
Unitate estandarretan | 1 m, 3,28084 ft eta 0,001 km |
Nondik kalkulatua | argiaren abiadura eta segundo |
Ikurra | m, m, m, m, m, m, m, m, m, м, מ', م, م, 公尺, মি, متر, м, മീ., m, м, м, 米, م, மீ, μ, м, m, 米, ㍍, м, м, m, m, m, 公尺, m eta м |
Itxi
Definizio horrek ez du unitatearen tamaina aldatzen (ikus Historia beherago), baina luzera eta denbora doitasun handiz bikoiztea ahalmentzen duten neurtzeko tekniketan izandako aurrerapen berriak kontuan hartzeko sartu zen (1013rainoko doitasuna denboraren kasuan).
Metro batek, gutxi gorabehera, 39,37 hazbete ditu (3,28 oinbete).