Galanperna kirastuna (Cystolepiota bucknallii) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Basionimoa ...
Galanperna kirastuna
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystolepiota
Espeziea Cystolepiota bucknallii
R. Singer eta H. Clémençon
BasionimoaAgaricus bucknallii
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Itxi

Sinonimoak: Agaricus bucknallii, Cystoderma bucknallii, Lepiota bucknallii, Lepiota lilacina, Lepiota seminuda.

Deskribapena

Kapela: Txikia, 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, pixka bat kanpai-formakoa, gero pixka bat ganbila edo titi zabalarekin, lehengo lila kolorekoa, zahartzean zurbilduz, krema-zurixka kolorea hartzeko joerarekin.

Orriak: Libreak, krema kolorekoak, zabal.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 8 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko diametrokoa. Kapelaren kolore berekoa, lila iluna oinarrian; mintzezko eraztunik gabea, naiz eta batzuetan gune pikortsu eta flokonosoa izan.

Haragia: Zurixka eta gas usain desatseginarekin.[2]

Etimologia: Cystolepiota terminoa grezieratik dator, maskuria esan nahi duen "cystis" hitzetik eta Lepiota-tik; kapela pikordun Lepiota baten antzera.

Toxikotasuna

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Erraz ezagutzen da bere lila tonuengatik eta gas usainagatik, Tricholoma sulphureum delakoak duen antzekoa.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan hazten da, batez ere leku hezeetan eta lurzoru azidoetan. Urri samarra.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.