From Wikipedia, the free encyclopedia
Finlandiak industrializazio maila altua duen ekonomia du, basoen baliabide handietan, kapital inbertsio maila handietan eta gehieneko garapen teknologikoan oinarritzen dena. Tradizionalki, herrialdeak bere garapen industrial propioa lortzeko, kanpoko kapitala inportatu du. 1980ko hamarkadatik aurrera, Finlandiak herrialde industrializatuen garapen ekonomikoindizerik altuenetariko bat izan du. 2008ko krisiaren lehengo urteak ondo jasan izan zituen arren, 2013. urtean beherakada izan zuen, 2015ean nabarmendu zena. 2017tik aurrera, hazkunde prozesu txiki bat izan du baina 2020. urtean Covid-ak gelditu izan du[1].
Finlandiako ekonomia sektore ekonomiko ezberdinetan banatzen da (lehenengo sektorea, bigarren sektorea eta hirugarren sektorea), ekonomia garatua baita.
2019. urtean, lehenengo sektoreak % 3,7ko eragina izan zuen herrialdeko barne produktu gordinean.
Familia enpresa txikiak osatzen dute finlandiar nekazaritza. Hauek zenbait arazo geografiko, geologiko zein klimatologikori aurre egin behar diete. Laborantzak hazkunde prozesu murriztua du, prezipitazioak ugariak dira eta gehienetan elur forman izaten dira. Laborantzak ematen dituen produktuen artean hurrengoak aurki daitezke: garia, garagarra, patatak, azukre-erremolatxa eta egoskariak. Fruitu eta barazki gehienak atzerritik inportatzen dira, eta produkzio lokala negutegi berezietan egiten da, klimatologia dela eta.
Finlandia 2020. urtean ekoiztu zuen[2]:
Abeltzaintza da lehenengo sektoreak duen duen jarduera nagusiena, diru sarrera handiena ematen baitu. Herrialde honetan behia, txerria, oiloak, ardiak, ahuntzak, zaldiak hazten dira eta horietatik behiak % 63a, zaldiak % 15a eta ahuntzak % 8a dute nagusitasuna.
Basoak dira Finlandiako baliabide naturalik garrantzitsuena, herrialdeko % 86a basoz estalita baitago. Lurzoru zuhaiztiak 20,3 milioi hektarea ditu, non % 60a jabetza pribatukoa den, % 9a enpresen jabetzakoa eta % 26a Estatukoa.
Bigarren sektoreak barne produktu gordinaren % 21,8a ordezkatu zuen 2019.urtean.
Herrialde honetan baso industriak garrantzia handia du, basoak baitira Finlandiako baliabide naturalik garrantzitsuena. Industria multzo honetan, hurrengo jarduerak biltzen dira: sektore mekanikoa, zerrategia, paper-orea, papera eta kartoia. Sektore honetan Stora Enso, UPM-Kymmene taldea eta Metsäliitto taldea dira enpresarik garrantzitsuenak.
Ontzigintzak ere badu garrantzia ekonomian. Hiru ontziola nagusi bereiz daiteke Finlandian eta Turkun (Meyer Turku Oy), Rauman (publikoa) eta Helsinkin (Arctech Helsinki Shipyard) eta azken honetan munduan dauden ontzi izotz-hauslegehienak eraiki dira, % 60a hain zuzen ere. Izotz hausleez gain, plataforma petroliferikoak, belaontziak eta luxuzko gurutzaontziak ere eraikitzen dira.
Industria kimikoan baso industriara, nekazaritzara, eraikuntzara, industria elektronikoetara eta elikagai industria bideraturiko produktuak nabarmentzen dira. Sektore honetan bi enpresa publiko nagusitzen dira: Fortum eta Kemira.
Finlandia munduko herrialderik erakargarriena da meatzaritza industrian inbertsioa egiteko. Azpiegituren kalitate handia, estabilitatea, transparentzia politikoa, meatzaritza legea eta Finlandiar Institutu Geologikoak ematen duen informazio geologikoa dira horren arrazoi. 2019. urtean 17 meatze aktibo zeuden, 9 proiektu eta 30 esplorazio proiektu baino gehiago.
Finlandiako ekonomiaren %74,5a hirugarren sektoreari lotuta dago, %53,7a zerbitzu pribatuetan eta %20,8a zerbitzu publikoetan banatzen dena. Zerbitzuek 2019. urtean, guztira, 30 mila milioi euro fakturatu zuten, aurreko bi urteekin konparatuta, %35eko hazkunde positiboa dena.
Startup-ak nagusitu dira azken urteetan eta enpresa mota hau sortzeko ekosistema hobe bat duten herrialdeen artean hamabigarren sailkatuta dago. Helsinki, Oulu eta Tampere dira hiri nabarmenenak. Honen adibide dira bideojoken industrian diharduten Supercell eta Rovio enpresak, zeintzuek “Clash of Clan”s (2012) eta “Angry Birds” merkaturatu dituzten.
Azpiegitura elektriko fidagarriak eta 2016an Alemaniarekin lotzen duen urazpiko datu kable baten eraikuntzaren amaiera direla eta, Finlandia herrialde erakargarria bihurtu da datu zentroak ezartzeko. Adibidez, Googlek inbertsio handia egin zuen Haminan datu zentro bat ezartzeko.
Bi zentral nuklear eta lau erreaktore nuklear daude, erabiltzen den energiaren % 30a ekoizten dutenak: bi Loviisan (Fortum Power and Heat Oy) eta beste bi Olkiluoton (Teollisuuden Voima Oy). 2030. urterako helburua ekoizten den energia guztiraren % 40 zentral nuklearretatik etorria izatea da.
2019. urtean, herrialdeak 3,3 milio nazioarteko turista jaso zituen eta 5 milioi euroko gastua egin zuten herrialdean. Nazioarteko bidaiari gehienak Helsinkiko aireportutik egiten dute sarrera herrialdean, 2016. urtean 17 milioi bidaiari pasatu baitziren aireportu honetatik. Helsinki-Vantaako aireportuak kokapen ezin hobea du Europako eta Ekialde Urruneko aire-bideak lotzeko. Horrez gain, Ouluk ere badu aireportu garrantzitsu bat eta beste 25 aurkitu daitezke Finlandia osoan zehar[3].
Aipatu behar den beste garraio bat ferryak dira. Turkutik Tallinera, Mariehamnera eta Stocholmora lotura dago itsasoz eta Helsinkitik Tallinerako lotura, munduko igaroena da. Proeiktu bat martxan jarri da Helsinki eta Tallin hiriak, Finlandia eta Estonia, urazpiko tunel bat eraikitzeko eta bertan tren bidaiak eskaintzeko.
2020. urtean Alemania (% 13,8), Suedia (% 10,5) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 8,5) izan ziren Finlandiaren esportazioen hartzaile nagusienak. Laugarren postuan Herbeereak daude esportazioen % 6,7arekin eta bere atzetik Txinaeta Errusia daude, % 5,3arekin bakoitzak.
Inportazioei dagokienez, Alemania da finlandiarren hornitzaile nagusiena % 15,7arekin. Bere atzetik Suedia (% 11), Errusia (% 9,8) eta Txina (% 9) daude.
Hurrengo taulan azkenengo hiru urteetan zehar Finlandiak egin dituen inportazioak ikus daitezke. Datuak milioi eurotan adierazten dira. Handizkako eta txikizkako merkataritza; motordun ibilgailuen eta motozikleten erreparazioak eta manufakturak dira gehien inportatzen direnak. Inportazioen guztiaren % 49,73a eta % 39,57a irudikatzen dute, hurrenez hurren[4].
INPORTAZIOAK SEKTOREKA | 2018 | 2019 | 2020 | % |
---|---|---|---|---|
Nekazaritza, basogintza eta arrantza | 212 | 196 | 180 | 0,3 |
Meatzaritza eta harrobiak | 138 | 183 | 126 | 0,21 |
Manufakturak | 29.611 | 28.542 | 23.513 | 39,57 |
Elektrizitate, gas, lurrun eta aire girotu horniketa | 1.392 | 1.380 | 873 | 1,47 |
Ur-hornikuntza; estolderia kudeaketa
hondakinak eta konponketa jarduerak |
87 | 79 | 75 | 0,13 |
Eraikuntza | 611 | 847 | 840 | 1,41 |
Handizkako eta txikizkako merkataritza;
motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketa |
30.090 | 30.244 | 29.548 | 49,73 |
Garraioa eta biltegiratzea | 469 | 623 | 631 | 1,06 |
Ostatu eta janari zerbitzu jarduerak | 63 | 67 | 48 | 0,08 |
Informazioa eta komunikazioa | 1.355 | 1.023 | 1.000 | 1,68 |
Finantza eta aseguru jarduerak | 0 | 102 | 79 | 0,13 |
Higiezinen jarduerak | 27 | 29 | 56 | 0,09 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 714 | 637 | 629 | 1,06 |
Administrazio zerbitzu eta euskarri jarduerak | 458 | 453 | 428 | 0,72 |
Administrazioa eta defendatza publikoa; derrigorrezko gizarte segurantza | 0 | 0 | 0 | 0 |
Hezkuntza | 51 | 47 | 46 | 0,08 |
Giza osasuna eta lan jarduera sozialak | 87 | 88 | 90 | 0,15 |
Artea, entretenimendua eta aisialdia | 72 | 64 | 44 | 0,07 |
Beste zerbitzu jarduera batzuk | 94 | 103 | 132 | 0,22 |
Industria ezezaguna | 711 | 810 | 829 | 1,4 |
Guztira | 66.585 | 65.658 | 59.420 | 100 |
Esportazioei dagokienez, manufakturak (% 76,44) eta handizkako eta txikizkako merkataritza; motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketak (% 14,76) dira gehien esportatzen direnak.
ESPORTAZIOAK SEKTOREKA | 2018 | 2019 | 2020 | % |
---|---|---|---|---|
Nekazaritza, basogintza eta arrantza | 172 | 181 | 144 | 0,25 |
Meatzaritza eta harrobiak | 503 | 468 | 579 | 1,01 |
Manufakturak | 50.544 | 51.128 | 43.824 | 76,44 |
Elektrizitate, gas, lurrun eta aire girotu horniketa | 0 | 0 | 0 | 0 |
Ur-hornikuntza; estolderia kudeaketa
hondakinak eta konponketa jarduerak |
264 | 250 | 269 | 0,47 |
Eraikuntza | 95 | 99 | 67 | 0,12 |
Handizkako eta txikizkako merkataritza;
motordun ibilgailuen eta motozikleten konponketa |
8.999 | 9.414 | 8.465 | 14,76 |
Garraioa eta biltegiratzea | 84 | 77 | 282 | 0,49 |
Ostatu eta janari zerbitzu jarduerak | 5 | 2 | 2 | 0 |
Informazioa eta komunikazioa | 225 | 268 | 316 | 0,55 |
Finantza eta aseguru jarduerak | 11 | 12 | 14 | 0,02 |
Higiezinen jarduerak | 0 | 10 | 11 | 0,02 |
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak | 450 | 427 | 753 | 1,31 |
Administrazio zerbitzu eta euskarri jarduerak | 84 | 81 | 118 | 0,21 |
Administrazioa eta defendatza publikoa; derrigorrezko gizarte segurantza | 6 | 0 | 13 | 0,02 |
Hezkuntza | 3 | 2 | 3 | 0,01 |
Giza osasuna eta lan jarduera sozialak | 0 | 0 | 13 | 0,02 |
Artea, entretenimendua eta aisialdia | 0 | 22 | 0 | 0 |
Beste zerbitzu jarduera batzuk | 33 | 29 | 27 | 0,05 |
Industria ezezaguna | 2.026 | 2.259 | 2.199 | 3,84 |
Guztira | 63.682 | 64.932 | 57.332 | 100 |
Helsinkiko inguru metropolitarrak barne produktu gordinaren hiru herena sortzen du.
Hurrengo taulan, Espainiar Estatuko Merkataritza Idazkaritzak Finlandiari buruz 2019an idatzitako dokumentutik ateratako datu makroeknomikoak ikus daitezke:
DATUAK | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 |
---|---|---|---|---|
BPG | ||||
BPG (milioi €) | 216.073 | 223.892 | 232.096 | 240.912 |
Aldakuntza erreal tasa (%) | 2,8 | 2,7 | 1,7 | 1,0 |
Aldakuntza nominal tasa (%) | 2,9 | 3,6 | 3,7 | 2,8 |
INFLAZIOA | ||||
Urteko batas bestekoa (%) | 0,4 | 0,7 | 1,1 | 1,0 |
BANKU ZENTRALAREN ESKU HARTZE INTERES TASA | ||||
Urteko batas bestekoa (%) | -0,04 | -0,15 | -0,18 | -0,22 |
LAN ETA LANGABEZI TASA | ||||
Biztanleria 15-64 urte (x1000) | 3.463 | 3.451 | 3.439 | 3.428 |
Biztanleria aktiboa 15-64 urte (x1000) | 2.615 | 2.635 | 2.665 | 2.669 |
Biztanleria aktiboak duan langabezi tasa (%) | 9,0 | 8,8 | 7,5 | 6,8 |
DEFIZIT PUBLIKOA | ||||
BPGren %koa | -1,7 | -0,8 | -0,7 | -1,1 |
ZOR PUBLIKOA | ||||
milioi €tan | 136.150 | 137.278 | 137.545 | 142.507 |
BPGren %tan | 63,0 | 61,3 | 58,9 | 59,2 |
ONDASUNEN ESPORTAZIOAK | ||||
milioi €tan | 51.878 | 59.711 | 63.864 | 64.932 |
ONDASUNEN INPORTAZIOAK | ||||
milioi €tan | 55.003 | 62.469 | 66.525 | 65.658 |
Finlandia 1995eko urtarrilaren 1ean Europar Batasunera anexionatu zen, horrela integrazio hobeago bat lortuko zuelako inguruko herrialdeekin. Horretaz gain, Schengen eremuko eta Euroguneko partaidea ere bada.
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean ez du parte hartzen baina erakunde honekin batera lan egiten du, Suediarekin batera.
Errusiak Finlandiarekin muga partekatzen du ekialde osoan zehar. Hori dela eta, erlazio diplomatiko onak izatea komenigarria da eta Europar Batasunak Errusiara hurbiltzeko zenbait politika sustatu egin ditu azken urteetan zehar[5].
Ustelkeri pertzepzio indizea kontuan hartzen bada, Finlandiak hirugarren postua lortu zuen 2020. urtean. Honek esan nahi du munduko ustelkeri mailarik baxuenetako bat duela[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.