From Wikipedia, the free encyclopedia
Makroekonomia ekonomia sistema baten adar globala da. Ekonomia sistema horrek denbora jakin batean zehar egiten dituen eragiketak aztertzen ditu, kopuru metatuen gaineko analisiarekin[1]. Produkzio-maila, langabezia-tasa eta inflaxio-tasa aztertzen ditu, gehien bat, aldagai hauek ekonomiaren "osasun" eta norabide orokorra adierazteko giltzarriak baitira[2]. Mikroekonomia, aldiz, banakako aldagai ekonomikoak aztertzeaz arduratzen da: kontsumitzaileak, enpresak, langileak eta inbertsoreak (inbertsioak egiten dituztenak), adibidez.[3]
Makro- eta mikro- aurrizkiek greziar hizkuntzatik jatorria dute (makros eta mikros), makro- aurrizkiak handia esan nahi du, eta mikro- aurrizkiak, berriz, txikia. Hasiera batean makroekonomiak eta mikroekonomiak aztertze mailak ezberdindu nahi zuten, maila makroskopikoak eta maila mikroskopikoak egiten duten bezala. Lehenengoak milaka edo milioika unitate independenteen elkarrekintzen propietateak deskribatzen ditu, bigarrenak, berriz, unitate bakoitzaren ekintzak deskribatzen ditu.
Makroekonomia modernoa 1936. urtean hasi zela esan genezake, urte horretan John Maynard Keynes ekonomistak bere lana "The General Theory of Employment, Interest and Money" argitaratu baitzuen, liburu horretan Depresio Handiaren teoria bat azaltzen zuen. Haren aitzindariek uste izan zuten ziklo ekonomikoak ezin zirela saihestu, baina Keynes-ek langabezia-tasa handiak dituzten momentuei zelan aurre egin proposatu zuen, berak aurreikusi baitzuen politika fiskalak eta monetarioak produkzio maila areagotu zezaketela, langabezia-tasa jaitsiz.[4]
Hau zen berak proposatu zuen teoria ziklo ekonomikoak saiesteko edo gutxienez, horien ondorioak minimizatzeko:
Makroekonomian egiten diren analisietan erabiltzen diren datuak gehien bat behaketatik eta estatistikatik lortzen dira, eta datu horien ikerketatik ekonomiaren egoera zein den jakin genezake[5]. Datu adierazgarrienak hauek dira:
Prezioen igoera general bati ekonomia-sistema osoan deritzo inflazioa. Prezioak jaisteari, deflazio deritzo, ostera. Ekonomistek aldaketa hauen bataz bestekoak egiten dituzte prezioen indizeetan. Inflazioa gerta liteke oso azkar handitzen ari den ekonomia batean, deflazioa oso azkar txikitzen den batean sor litekeen bezala.
Banku zentralak, herrialdeen diru-horniketaz arduratzen direnak, moneta politika erabiliz prezioen aldaketak saihesten saiatzen dira. Interesak handituz edo diru gutxiago erabiliz herrialdea hornitzeko inflazioa txikituko luke. Inflazioak ziurgabetasuna areagotu dezake, deflazioak irabazien margina txikitzen duen bezala. Horregatik, banku zentralak prezioak egonkor mantentzen saiatzen dira, ondorio negatiboak ahalik eta gutxiago izan daitezen.
Prezioaren mailaren aldaketak hainbat faktorek determinatzen dituzte. Diruaren teoria kuantitatiboaren arabera, aldaketa hauek diruaren horniketaren aldaketengatik sortzen dira. Ekonomista gehienek erlazio hau defendatzen dute, prezioaren mailan denbora luzeko aldaketak sortu ditzatekelako. Denbora laburreko aldaketak, aldiz, beste faktore batzuek sortzen dituzte, normalean eskaera eta horniketarekin zerikusia dutenak. Batetik, eskaera gutxitzea atzeraldi batengatik prezioak txikitzera bidera dezake, deflazioa sortuz; bestetik, eskaera handitzea horniketarekin arazoak daudelako (krisia dela eta edo beste edozein arazok bultzatua) prezioak handitzera bidera dezake, inflazioa sortuz.
Langabezia-tasak soilik kontuan hartzen ditu lana bilatzen ari diren pertsonak, lan egiteko adinean eta egoeran dauden bitartean, hau da, ez ditu lan egiten ez duten ikasleak ezta lana bilatzen ez duten pertsonak kontuan hartzen. Normalean hainbat motatan bana daitezke langabezia motak, bakoitzak bere kausak dituelarik:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.