Schengen eremua 1985ean Schengengo Hitzarmenak sortutako eremua da, barneko mugak kentzea eta kanpoko mugak partekatzea helburua duena. Praktikaz, Schengen eremua herrialde bakar moduan aritzen da migraziorako.
- Artikulu hau eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Schengen».
Schengen eremua ez da Europar Batasunarekin nahastu behar: eremuan dauden herrialde guztiak ez daude EB-ean eta EB-ko herrialde guztiak ez daude Schengen eremuan.
Egun 29 herrialdek osatzen dute:[1]
- Alemania
- Austria
- Belgika
- Txekiar Errepublika
- Danimarka (Groenlandia eta Faroeak izan ezik)
- Eslovakia
- Eslovenia
- Espainia (Ceuta eta Melillak xedapen bereziak dituzte)
- Estonia
- Finlandia
- Frantzia (itsasoz haraindiko lurraldeak izan ezik)
- Grezia (emakumeek Athos mendian sartzea debekaturik dute)
- Hungaria
- Islandia*
- Italia
- Kroazia
- Letonia
- Liechtenstein* (ez ditu bisak ematen)
- Lituania
- Luxenburgo
- Malta
- Norvegia* (Svalbard izan ezik)
- Herbehereak (Aruba, Curaçao, Sint Maarten eta Karibeko Herbehereak izan ezik)
- Polonia
- Portugal
- Suedia
- Suitza*
- Bulgaria
- Errumania
* EB-ean ez dauden herrialdeak
- Irlandako Errepublikak ez du Schengengo Hitzarmena bere osotasunean onartu.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.