Zuberoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Etxebarre ([etʃeβaʁe]) Zuberoako udalerria da, Basabürüan kokaturik.
Etxebarre | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Eliza eta hilerria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Etchebar |
Auzapeza | Nathalie Irigoien (2008-2014)[1] |
Posta kodea | 64470 |
INSEE kodea | 64222 |
Herritarra | etxebartar |
Ezizena | erruak |
Geografia | |
Azalera | 8.23 |
Garaiera | 280 - 1.025 |
Demografia | |
Biztanleria | 74 (2018: −1) |
Dentsitatea | 8,63 biztanle/km² |
Zahartzea[2] | % 18,61 |
Ugalkortasuna[2] | ‰ 111,11 |
Ekonomia | |
Jarduera[2] | % 78,57 (2011) |
Desberdintasuna[2] | % 5,77 (2011) |
Langabezia[2] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 67,74 (2010) |
Erabilera | % 37,28 (2011) |
Uhaitzandira isurtzen diren zenbait erreka igarotzen dira udalerritik.
|
2004ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da
Alkatea | Agintaldia |
---|---|
Pierre Rekalt | 1983-1989 |
Pierre Rekalt | 1989-1995 |
Pierre Rekalt | 1995-2001 |
Nathalie Irigoien | 2001-2008 |
Nathalie Irigoien | 2008-2014 |
Etxebarreko Ezpeldoi etxe aurrean disko formako antzinako hilarri batek oroitarazten digu Bereterretxeren heriotza, Bereterretxeren khantoria abesti ezagunean azaltzen dena. Abestia Mikel Laboak 1964an eginiko bertsioagatik egin zen ezaguna Zuberoatik kanpo.
Hilarriak 60 cm-ko altuera, 11 cm-ko sakonera eta 38-39 cm-ko diametroa ditu. Alde batean gurutze bat eta bertzean gizaki bat ditu. [4]
Bereterretxeren khantoria zubererazko balada herrikoi bat da, Zuberoako herriak belaunaldiz belaunaldi egun arte kantatu duena. Ahozko tradizioan mantendu da eta Jean Salaberrik jaso zuen idatziz lehen aldiz, Chants populaires du Pays Basque liburuan (1870). Haatik, balada bera XV. mendekoa litzateke, eta adituek kantorean deskribatzen diren gertaerak 1434-1449 urteen artean kokatzen dituzte.
Herriko bestak abenduaren 8an eta abenduaren 10ean ospatzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.