From Wikipedia, the free encyclopedia
Emakumezkoen Traineru Liga, babeslearengatik Euskotren Liga izenaz ezagutzen dena, Kantauri kostaldean jokatzen den emakumezkoen estropada liga nagusia da. TKE erakundeak antolatzen du.
Emakumezkoen Traineru Liga | |
---|---|
Sorrera | 2009 (selekzioak) 2011 (klubak) |
Antolatzailea | TKE |
Garaipen gehien | San Juan (5) |
Azken ekitaldia | 2024 |
Irabazlea(k) | Arraun Lagunak |
Webgunea | Webgune ofiziala |
2009an abiatu zen Liga eta lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, hirugarrenetik aurrera kluben arteko Liga da. San Juanek bost garaipen lortu zituen jarraian 2014 eta 2018 artean, ordutik aurrera Orio eta donostiarrak (Arraun Lagunak eta Donostiarra) izan dira puntan. 2023an zortzi trainerutako Liga osatu da.
Emakumezkoen Traineru Ligaren amaiera Zarauzko Ikurrinan izaten da urtero, jardunaldi bikoitzeko banderan. Irailean play-offak jokatzen dira.
Hondarribian 2005 urtean jokatu zen emakumezkoen lehenengo traineru estropada, Txingudi Bandera delakoan, eta bertan Cabo da Cruzek irabazi zuen Txingudiren (Hondarribia A.E.), Urola Kostaren (Zumaia-Getaria) eta Isuntzaren aurretik. Bandera honek aurrera jarraitu zuen, baina benetako denboraldia 2008an iritsi zen, Txingudi Banderaz gain Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak, eta Kontxako Bandera jokatzean. Aipatu behar da Kontxako Banderarako sailkapen estropadan zortzi traineruk hartu zutela parte, tartean Kataluniako bik ere bai.
2008ko denboraldiko banderen garaileak:
Aurreko urtean Kontxako Bandera eta Euskadiko traineru txapelketa jokatu zirela ikusita, 2009an abiatu zen Emakumezkoen Traineruen Liga. Lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, Gipuzkoak, Bizkaiak, Galiziak eta harrigarria bada ere Katalunia izan zen 2009an eta Kantabria 2010ean.
Gipuzkoan traineruen kopurua handia zenez elkarteen arteko Gipuzkoako Liga antolatu zuten haien artean. Gipuzkoako Liga honetan traineru bizkaitarrak eta kantabriarrak ere aritu izan ziren, gonbidatu gisa. Galiziako emakumezkoek ere haien arteko Liga antolatu zuten.
Horrela beraz, 2011. urtean Emakumezkoen Traineru Liga bera ere elkarteen arteko Liga bihurtu zen. Zazpi klubek hartu zuten parte bi multzotan banatuta. Hurrengo urtean sailkapen estropada bat egin zen eta lau onenek Euskotren Liga jokatu zuten eta lau hauek eta gainerakoek Gipuzkoakoa, aldi berean. 2018an Gipuzkoako Liga ETE Liga bihurtu zen eta igoera eta jeistiera play-offak ezarri ziren, denboraldi hasierako sailkapen estropada baztertuz eta lau trainerutako Liga sistema iraunkor bat finkatuz.
2023an jauzi kualitatibo bat eman zuen Ligak, zortzi traineruk hartuko baitute parte maila gorenean. Horretarako 2022an ETE Ligan eta Galiziako Ligan sailkaturiko lehenengo biak sartu ziren Liga nagusirako. Galizian uko batzuk egon baziren ere lortu zen zortzikotea osatzea.
Urtea | Traineruak | Estropadak |
---|---|---|
2009- 2010 |
4 | 8 |
2011 | 7 | 8 |
2012- 2017 |
4 | 8 |
2018- 2019 |
4 | 14 |
2020- 2021 |
4 | 12 |
2022 | 4 | 12 |
2023 | 8 | 14 |
2024 | 8 | 16 |
Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena | Laugarrena |
---|---|---|---|---|
2009 Gehiago | Galizia | Gipuzkoa | Bizkaia | Katalunia |
2010[1] Gehiago | Galizia Gipuzkoa | - | Bizkaia | Kantabria |
2011 Gehiago | Getaria-Tolosa | Rias Baixas | Zumaia | San Juan |
2012 Gehiago | Zumaia | Rias Baixas | Getaria-Tolosa | San Juan |
2013 Gehiago | Zumaia | San Juan | Hibaika | Orio |
2014 Gehiago | San Juan | Hibaika | Zumaia | Samertolameu |
2015 Gehiago | San Juan | Zumaia | Hibaika | Orio |
2016 Gehiago | San Juan | Hibaika | Orio | Cabo da Cruz |
2017 Gehiago | San Juan | Hibaika | Orio | Arraun Lagunak |
2018 Gehiago | San Juan | Orio | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2019 Gehiago | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Hondarribia |
2020 Gehiago | Orio | Donostiarra | Arraun Lagunak | Hondarribia |
2021 Gehiago | Arraun Lagunak | Orio | Donostiarra | Hondarribia |
2022 Gehiago | Orio | Arraun Lagunak | Donostiarra | Tolosaldea |
2023 Gehiago | Arraun Lagunak | Orio | Donostiarra | Tolosaldea |
2024 Gehiago | Arraun Lagunak | Tolosaldea | Orio | Donostiarra |
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
San Juan | 5 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Orio | 3 | 2019, 2020, 2022 |
Arraun Lagunak | 3 | 2021, 2023, 2024 |
Galizia | 2 | 2009, 2010 |
Zumaia | 2 | 2012, 2013 |
Gipuzkoa | 1 | 2010 |
Getaria-Tolosa | 1 | 2011 |
Taldeak | Garaipenak | Kopurua |
---|---|---|
Orio | 44 | |
San Juan | 36 | |
Arraun Lagunak | 30 | |
Zumaia | 14 | |
Donostiarra | 7 | |
Hibaika | 6 | |
Rias Baixas | 5 | |
Tolosaldea | 5 | |
Getaria | 4 |
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Nerea Perez | 6 | 2015, 2016, 2017, 2018, 2023, 2024 |
Nadeth Agirre | 3 | 2019, 2020, 2022 |
Laura Hermo | 2 | 2009, 2010 |
Nagore Osoro | 2 | 2012, 2013 |
Inder Paredes | 2 | 2014, 2016 |
Olatz Aldalur | 1 | 2011 |
Izaro Lestayo | 1 | 2018 |
Miren Garmendia | 1 | 2021 |
Taldea | Sailkapena | Urteak |
---|---|---|
Orio | 12 | 2013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025 |
Arraun Lagunak | 9 | 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025 |
San Juan | 8 | 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 |
Hibaika | 8 | 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2023, 2024, 2025 |
Hondarribia | 7 | 2018, 2019, 2020, 2021, 2023, 2024, 2025 |
Donostiarra | 7 | 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025 |
Zumaia | 6 | 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2025 |
Tolosaldea | 6 | 2011, 2012, 2022, 2023, 2024, 2025 |
Cabo da Cruz | 3 | 2016, 2023, 2024 |
Getaria | 2 | 2011, 2012 |
Rias Baixas | 2 | 2011, 2012 |
Tirán | 2 | 2023, 2024 |
Samertolameu | 1 | 2014 |
Astillero | 1 | 2025 |
Urtea | PON | COR | AST | CAN | BIZ | GIP | LAP | Podiuma (1 2 3) |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2011 | ||||||||
2012 | ||||||||
2013 | ||||||||
2014 | ||||||||
2015 | ||||||||
2016 | ||||||||
2017 | ||||||||
2018 | ||||||||
2019 | ||||||||
2020 | ||||||||
2021 | ||||||||
2022 | ||||||||
2023 | ||||||||
2024 | ||||||||
2025 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.