Elisabet II.a edo Isabel II.a[1] (Madril, 1830eko urriaren 10a - Paris, 1904ko apirilaren 7a) Espainiako erregina izan zen, Borboi leinukoa, 1833tik 1868 arte. Tronuan ezartzeko, Berrespen Pragmatikoak Lege salikoa indargabetu zuen 1830ean. Haren jaiotzak eta tronuratzeak Lehen Karlistaldia abiarazi zuen, haren osaba Karlos Maria Isidro Borboikoak koroari uko egin behar izan ziolako. Euskal Herria aukeratu zuen udaleku, oporrak Donostian, Zarautzen nahiz Lekeition maiz ematen baitzituen.
Elisabet II.a Borboikoa (Espainia) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1833ko irailaren 29a - 1868ko irailaren 30a ← Fernando VII.a Espainiakoa - Amadeo I.a Espainiakoa →
1833ko irailaren 29a - 1868ko irailaren 30a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel Luisa de Borbón | ||||||
Jaiotza | Madril, 1830eko urriaren 10a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Paris, 1904ko apirilaren 9a (73 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Fernando VII.a Espainiakoa | ||||||
Ama | Maria Kristina Borboikoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Frantzisko Asiskoa Borboikoa (1846ko urriaren 10a - 1902) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | |||||||
Leinua | Espainiako Borboi etxea | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Sor Patrocinio (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
La Gloriosa edo Loriatsua izenaz ezaguna den estatu-kolpeak tronutik bota zuen eta Parisa alde egin zuen. 1870ean, bere seme Alfontso XII.aren alde abdikatu behar izan zuen.
Biografia
Elisabet II.a izango zena 1830eko urriaren 10ean jaio zen Madrilen. Maria Elisabet Luisa bataiatu zuten eta Fernando VII.a Espainiako erregearen eta haren laugarren emaztea zen Maria Kristina Borboikoaren alaba zaharrena izan zen.
Aita lehendik beste hiru aldiz ezkonduta zegoen, baina hiru emazte horiek ez zioten Fernando VII.aren erregeordea izateko semerik eman. Horregatik, 1830ean Elisabet jaio zenean, askok bera erregina izango zenaren itxaropena izan zuten. Fernando VII.ak bere oinordekotza ziurtatzeko, 1830eko Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu zuen, bere anaia Karlos Maria Isidro Borboikoa infantearen kalterako izan zena. Lege horrek 1789an Gorteek onartu zuten testua argitaratzea mugatu zuen, 1789ko Berrespen Pragmatikoa izenaz ezaguna. Haren helburua ondorengotzaren sistema tradizionala zaharberritzea zen. Horrela, erregea semerik izan gabe hilko balitz, haren alaba Elisabeti erregetza hartzeko baimena eman behar zion. Beraz, 1833ko irailaren 29an Fernando VII.a hil zenean, Elisabet II.ak oraindik hiru urte besterik ez zituela, Espainiako tronua eskuratu zuen, baina hain txikia zenez, haren ama, Maria Kristina Borboikoa, erreginaorde izan zen, alaba adin nagusiko izan zen arte.
Osaba Don Karlosek izendapen hura onartu ez eta Lehen Karlistadak eztanda egin zuen, luze iraungo zuen gatazka dinastiko bati hasiera emanez. Berrespen Pragmatikoaren oposizioa zela eta, Fernando VII.ak bere anaia atzerrira erbesteratzea beste aukerarik ez zuen izan eta, horren ondorioz, isabelinoak eta karlistak gero eta gehiago zatitu eta, azkenean, Lehen Karlistaldia hasi zen.
Elisabet II.aren erregealdiko lehen urteetan, adinez txikikoa zen bitartean, haren ama aritu zen erregeordetzan 1840. urtera arte, Lehen Karlistaldia (1833‑1840) bukatu zen urte berean. 1840ko urriaren 17tik 1843ko uztailaren 23ra arte, berriz, erregeordetza Espartero jeneralaren (1840‑1843) eskuetan egon zen, azkenean karguari uko egitea behartu zuten arte. Hirugarren erregeordetza egotea saihestearren, Espartero aurrerakoiak boterea galdu ondoren, Elisabeten adin nagusitasuna aurreratu egin zuten eta 13 urterekin erregina izendatu zuten 1843ko azaroaren 8an.
Haren erreinaldian liberalismo moderatuaren alde egin zuen, Espartero berriro ere boterera eraman zuen prozesu iraultzailearen ondorengo Biurteko Aurrerakoiko tartean (1854-1856) izan ezik.
Ezkontza eta ondorengotza
Bere lehengusu Frantzisko Asiskoarekin ezkondu zen 1846an, 16 urte zituela, eta horrek altxamendu karlista eragin zuen, Don Karlosen semearekin ezkonduta lortu nahi zuten batasun dinastikoa zapuztuta geratu zelako. Ezkonlagunak odoleko lehengusuak ziren era bikoitzean: gizonaren aita, Frantzisko Paulakoa Borboikoa infantea, Fernando VII.aren anaia zen eta ama, berriz, Luisa Carlota Borboikoa-Dos Sicilias, Maria Kristina Borboikoaren ahizpa. Elkarren arteko harremana segituan hondatu zen eta ez ziren inoiz zoriontsu izan. Erregina gazte kaskarin eta bizizalea izan zen eta maitale ugari izan zituen bere agintaldian[2]. Dozena bat alditan geratu zen haurdun, baina sema-alaba asko berehala hil ziren:
- Alfontso (1857-1885), 1874an Alfontso XII.a Espainiako erregea izan zena.
- Luis Borboikoa eta Borboikoa (1849), hilaurra.
- Fernando Borboikoa eta Borboikoa (1850): jaio ondoren, berehala hil zen.
- Maria Elisabet Borboikoa eta Borboikoa (1852ko abenduaren 20a - 1931ko apirilaren 23a), Agrigentoko kondesa.
- Maria Kristina Borboikoa eta Borboikoa (1854ko urtarrilaren 5a - 1854ko urtarrilaren 8a) jaio eta hiru egunera hil zen.
- Frantzisko Asisko Leopoldo Borboikoa (1856): jaio zen egun berean hil zen.
- Maria Konzepziokoa Frantziska Asiskoa Borboikoa (1859-1861).
- Pilarreko Maria Berenguela (1861-1879).
- Pazko Maria Borboikoa eta Borboikoa (1862-1946), Luis Fernando Bavierakorekin ezkondua.
- Maria Eulalia Borboikoa eta Borboikoa (1864-1958), Gallierako dukesa, Antonio Orleansekoa eta Borboikoarekin ezkondua.
- Frantzisko Asisko Leopoldo Borboikoa eta Borboikoa (1866), jaio eta aste gutxitara hil zen.
Haren agintaldian hainbat eskandalu piztu ziren, burubero talde baten eragin eta agindupean egon zelako beti, besteak beste, sor Patrocinio, zaurien moja, eta aita Fulgencio aitor entzulea. Horrek herriaren higuina ekarri zion.
Bestalde, Elisabet II.ak hasi zuen Borboiek Donostiara itsasoan bainatzera joateko izan zuten ohitura, 1845etik aurrera amarekin bertaratu baitzen, medikuen aholkuei jarraiki.
Haren agintaldian lege hauek onartu ziren: 1845eko Konstituzio moderatua, Madotzen Desamortizazio legea 1855ean eta Heziketa Publikoarena 1857an, Moyanoren legea izenaz ezagutzen zena. Azken lege hori XX. mende erdialdera arte egon zen indarrean. 1844an Guardia Zibila sortu zuen eta nazioarteko politikaren alorrean, Afrika Iparraldean hedapen txikia bultzatu zuen, 1859-60ko Gerraren bidez.
1868ko Iraultzarekin amaitu zen haren agintaldia, eta Frantzian erbesteratuta bizi izan zen, 1904an hil zen arte.
Erregetza
Elisabet II.aren erregealdia Espainiaren trantsizio garai batean izan zen, erregetzak parlamentuari hainbat botere igaro baitzion. Erregealdian, Amerikako kolonia gehienek independentzia lortu zuten. Erreginak Espainiako politikan sarri esku hartzen zuen, politikarien artean ondoeza sortuz eta, azkenean, 1868ko Iraultza eraginez.
Erbestealdia
Elisabet II.ak, destino tristeen erregina izenaz ere ezaguna, 1868ko Iraultzari aurre egin behar izan zion ('Iraultza Loriotsua' ere deitua). Horren ondorioz, Espainiatik alde egitera behartuta egon zen eta uda Donostian pasatzen ari zela, trenez alde egin zuen. Frantzian erbesteratu zen eta bertan Napoleon III.aren eta Eugenia de Montijoren babesa jaso zuen; 1870eko ekainaren 25ean, Parisen bere semearen alde abdikatu zuen, Alfontso XII.a, alegia. Bitartean, gobernuko zenbait talderen laguntzari esker, Amadeo Savoiakoa printzea tronua ordezkatzeko aukeratua izan zen, Amadeo I.a Espainiakoa izateko; Amadeo Viktor Emanuel II.a Italiakoaren semea zen, 1861etik Italiako erregea zena eta Savoiako etxea zegokiona, eta baita Maria Adelaida Austriakoaren (Karlos III.a Espainiakoaren birbiloba) semea ere.
Elisabet II.a Frantzian bizi izan zen erbestean; bertan, Espainiako Lehen Errepublikaren, bere seme Alfontso XII.aren erreinaldia eta heriotzaren (1885), bere errain Maria Kristina Austriakoaren erregeordetzaren eta bere biloba Alfontso XIII.aren erreinaldiaren hasieraren lekuko izan zen. 1868an tronua galdu zuenetik, senarrarekin bizitzeari utzi zion. Hura Épinay-sur-Seinera bizitzera joan zen eta bertan hil zen 1902an. Elisabet II.a 1904an Parisen hil zen, eta El Escorialen lurperatua izan zen, bere senarraren gorpuarekin batera.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Ikus, gainera
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.