aristokrata espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Luisa Fernanda Borboikoa (Madril, 1832ko urtarrilaren 30a - Sevillan, 1897ko otsailaren 2a), Espainiako infanta izan zen bere jaiotza egunetik eta Montpensierko dukesa ezkontza bidez.
Luisa Fernanda Borboikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luisa Fernanda de Borbón |
Jaiotza | Madril, 1832ko urtarrilaren 30a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Sevilla, 1897ko otsailaren 2a (65 urte) |
Hobiratze lekua | Panteón de Infantes |
Familia | |
Aita | Fernando VII.a Espainiakoa |
Ama | Maria Kristina Borboikoa |
Ezkontidea(k) | Antoine of Orléans, Duke of Montpensier (en) (1846ko urriaren 10a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Luisa Fernanda Borboiko infanta, Fernando VII. erregearen eta bere emaztearen, Maria Cristinaren, bigarren eta azkenengo alaba izan zen. Madrileko Errege Jauregian jaio zen. Jauregi horretako kaperan bataiatu zen bere jaiotzaren hurrengo egunean. Bere aiton-amonak, aitaren aldetik Karlos IV Espainiakoa eta Maria Luisa Parmakoa ziren, eta amaren aldetik, Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa eta bere emaztea, Maria Isabel Borboikoa, infanta.
Luisa Fernandaren ahizpa nagusiena, Elisabet II.a Borboikoa, Cadizeko dukearekin, bere lehengusuarekin, ezkontzeko hitza emana zuen. Erreginak oinordekorik izango ez zuela pentsatuz, Luis Filipe Frantziako erregeak, bere bilobak Espainiako erregeak izateko asmoa zuen, horregatik infanta, Madrilen, 1846ko urriaren 10ean Antonio Orleansekoarekin (1824-1890) ezkondu zen, Montpensierko dukea eta Luis Filiperen semea zena. Ezkontza bikoitza izan zen, bertan, erregeak ezkondu baitziren. Isabel II.ak bere koinatuari Espainiako infante titulua aitortu zion. Montpensierko dukeak Parisera lekualdatu ziren lehenengo, eta geroago Sevillara bizitzera joan ziren.
Erreginaren eta Montpensierko dukeen arteko harremanak, gehienetan zailak izan ziren. Ezaguna zen Antonio de Orleansek espainiar tronua bere buruarentzat eta bere emaztearentzat nahi zuela, batez ere, bere aitaren baztertzearen ondoren 1848an, gainera, politikoki talka egiten zuen Espainiako errege familiakoen kide batzuekin. “Iraultza Loriatsua”, 1868an gertatu zen iraultzean, Isabel II.a tronutik kendu zutenean, Montoensierko dukeei ez zien eraginik egin. Espainian bizitzen jarraitu zuten eta Antonio Orleanskoa, errege izendatzeko ahal zuen guztia egin zuen. Bere zortea eten egin zen 1870ko martxoaren 12an bere emaztearen lehengusua duelu baten desafiatu zuenean. Henrike Borboiko infantea, erregearen kontsortearen anaia, Leganesetik hurbil agertu zen hilik; honen ondorioz, dukeak 60 boto bakarrik jaso zituen, Amadeo Savoikoak aldiz, 191 eta Luisa Fernandak bakarra.
Tronua lortzeko irrikaz, bere alaba, Maria de las Mercedes Orleanskoa animatu zuten Alfonso XII.arekin ezkontzera, Espainiako tronua berreskuratuko zuena 1874an bere amaren abdikazioaren ondoren. Elkarteak gutxi iraun zuen, Maria de las Mercedes ezkontzatik hilabete batzuetara nahiko azkar hil zelako. Luisa Fernandaren azken urteetan bere semeen heriotzak gertatu ziren: Maria Amelia (1870), Luis (1874), Maria de las Mercedes (1878) eta Maria Cristina (1879). Bere senarra, Montpensierko dukea, 1890ean hil zen.
Luisa Fernanda infanta ia helduaro osoan bizi izan zen bere senarrarekin San Telmoren Jauregian, Sevillan. 1893an, alarguna izanda, jauregiko lorategietako zati handi bat Sevillako Udalari eman zion eta 1897an jauregi berean hil zen. Lorategi hauek inauguratuko ziren 1914an Maria Luisa Parkearen izenarekin. Luisa Fernanda, El Eskorial monasterioaren infanteen panteoian lurperatu zuten 1897ko otsailaren 5ean.
Bere aita hiltzean, Pradoko museoaren edukiaren erdia oinordetu zuen. Garai horretan, Museo Real deitzen zen eta erregeen ondasuna zen.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.