margolari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria de la Paz Borboikoa, jaiotzez María de la Paz Juana Amelia Adalberta Francisca de Paula Juana Bautista Isabel Francisca de Asís de Borbón y Borbón (Madril, 1862ko ekainaren 23a – Nymphenburgko jauregia, Munich, 1946ko abenduaren 4a) Espainiako infanta izan zen, Elisabet II.a Espainiakoaren alaba. Bere lehengusua zen Ludwig Ferdinando Bavariakoarekin ezkondu zen eta Alemanian eman zuen bizitza osoa.
Maria de la Paz Borboikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María de la Paz Juana Amelia Adalberta Francisca de Paula Juana Bautista Isabel Francisca de Asís de Borbón y Borbón |
Jaiotza | Madril, 1862ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Munich, 1946ko abenduaren 4a (84 urte) |
Hobiratze lekua | San Migel eliza (Munich) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Familia | |
Aita | Frantzisko Asiskoa Borboikoa |
Ama | Elisabet II.a Espainiakoa |
Ezkontidea(k) | Prince Ludwig Ferdinand of Bavaria (en) (1883ko apirilaren 2a - ezezaguna) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jasotako sariak |
Maria de la Paz Borboikoa Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1862ko ekainaren 23an. Gurasoak Elisabet II.a Espainiakoa eta Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa izan ziren. Zenbait historialariren ustez, aita Miguel Tenorio de Castilla politiko eta idazlea izan zen; Isabelek 16 urte zituenean, bere lehengusuarekin ezkondu behar izan zuen, baina mesprezuz beteriko harremana izan zuten senar-emazteek eta erreginak amorante ugari izan omen zuen inguruan. Frantzisko eta bere seme-alaben arteko harremana hotza eta formala izan zen eta erreginak ere nahikoa lan izan zuen bere erregetzarekin, garaian aberatsen artean ohikoa zen bezala, haurrak urruti izan zituelarik.
Ziurrenik, Maria de la Paz benetako aita nor zuen jakinaren gainean izan zen. 1890ean, adina gora, Miguel Tenorio de Castilla Nymphenburgeko jauregiko suite batean ezarri zuten, ustez bere alaba zena bizi zen jauregian, alegia. 26 urtez bizi izan zen han, 1916ko abenduaren 11n hil zen arte eta bere ondasun guztiak Maria de la Pazentzako izan ziren.
1868an, Iraultza Loriatsua izan zen Espainian eta Isabel eraitsi zuten. Maria de la Pazek 6 urte besterik ez zituen bera eta bere familia atzerrira joan beharrean izan zirenean. Familia Donostian zen une hartan eta, 1868ko irailaren 30ean, muga zeharkatu eta Frantziara joan ziren erbestera. Isabel Parisen jarri zen bizitzen bere seme-alabekin batera eta senarra aldendu egin zen.
Maria de la Paz eta bere ahizpak mojek zuzenduriko eskola katoliko batean ikasi zuten. Komunio txikia Erroman hartu zuen Pio IX.a aita santuaren eskutik.
1874an, Errestaurazio garaia etorri zen eta Maria de la Pazen anaia, Alfontso XII.a jarri zuten Espainiako tronuan. Handik 3 urtera itzuli ziren errege berriaren arrebak. Hasiera batean, El Escorialen jarri zen bizitzen amarekin batera, baina berehala joan zen Sevillara. Azkenean, Isabel Parisera joan zen betirako eta Maria de la Paz eta bere ahizpak Madrilgo Errege Jauregian geratu ziren, Alfontso XII.arekin batera. Anaiak zuzendu zuen arreben heziketa eta Maria de la Pazek harreman estua zuen urtebeteko diferentzia besterik ez zuen Pilarrekin.
1879an, neskak Eskoriatzan zeuden bitartean, Pilar hil egin zen bat-batean eta 16 urteko Maria de la Pazentzako kolpe gogorra izan zen hau.
1883ko apirilaren 2an, Ludwig Ferdinando Bavariakoarekin ezkondu zen. Lehengusu propioa zuen, Adalberto Bavariakoa eta Amalia Filipina infantaren semea, azken hau Karlos IV.aren iloba, Maria de la Pazen ama Isabel bezala. Pedagogium español erakundea sortu zuen Munichen eta horregatik eman zioten 1914an Alfontso XII.aren Ordena Zibilaren Gurutz Handia.
Maria de la Paz infantak hiru seme-alaba izan zituzten:
Gerra bukatu eta Bavariako monarkiaren erorketaren ondoren, Maria de la Paz eta bere familiak Nymphenburg bizitzeko aukera izan zuten. Ondasunak asko jaitsi zitzaizien, baina Maria de la Pazek, errege familiako kide zen heinean, sarrera hori mantendu zuen. Noizean behin, Espainiara etorri zen, bai Errege Jauregira, baita amona Maria Kristinak oinordetzan utzi zion Cuencako etxaldera ere. Mantxan ere bazuen ondarea eta han ere egon ohi zen. Inguruan erosi zuen Saelices finka, ondoren Luis Miguel Dominguín toreroak erosiko ziena.
1928ko urrian, Maria de la Paz Santillana del Mar aldera zihoan, 1881ean bisitatu zuenean, udalak etxe bat eman baitzion han udak bertan pasatu ahal izateko.
Bakezaletasunaren alde egin zuen eta Parisko kongresuan izan zen 1921ean, Friburgokoan 1923an, Londreskoan 1924an eta Luxenburgon eta Biervillen 1926an. 1931n, Alfontso XIII.a Espainiako tronutik eraitsi zutenean, Maria de la Pazek Espainiatik jasotzen zuen dirusarrera galdu zuen eta Alemanian izan zuen bizitza zuhurragoa izan behar izan zuen. Gainera, 1933an, Hitlerrek hartu zuen agintea eta urte zailak etorri ziren Europara.
1945ean, estatubatuarrek Munich hartu zuten eta zenbait soldaduk Maria de la Pazen etxea sakeatu zuten, amak utzitako bitxiak harrapatuz.
1946an, Maria de la Paz eskaileretan behera erori zen eta, handik ordu gutxira, hil egin zen Nymphenburgko jauregian. 84 urte zituen eta Municheko San Miguel elizan lurperatu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria de la Paz Borboikoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.