From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekilore hazia edo pipa ekilore landarearen hazi jangarria da. Oskolarekin eta gabe saltzen dira eta ekilore aldaeraren arabera gizakiak jateko edo hegaztiak jateko erabiltzen dira.
Ekilore basatiak Ipar eta Erdi Amerikan du jatorria baina aurreneko aldiz Errusian merkaturatu zen. Errusiako nekazariek bi barietate erabili zituzten, bata olioa ekoizteko eta bestea haziak kontsumitzeko[1]. Beranduago ekilore hura amerikar indigenek hasi ziren landatzen eta kolore ugaritako haziak izaten zituzten, ezti kolorekoak edo zuriak adibidez. Gaur egungo hazi gehienak beltzak eta marra zuridunak dira. Indigena haiek haziak ehotzen zituzten eta irinarekin taloak egiten zituzten. Sarritan artoaren eta kuiaren haziekin ere nahasten zituzten. Ehunak tindatzeko ere erabiltzen ziren bai eta larruazala eta ileak olioztatzeko ere[1].
Ipar ameriketara migratu zuten errusiarrek eraman zuten haziak jateko ohitura baina hasiera batean etxekoturiko hegaztientzako bazka gisa erabili ziren[1].
Gantz portzentai handia du eta mineral ugari ere bai. 100 gramo bakoitzeko 49,57 gramo lipidoak dra, 8,76 gramo gluzidoak eta 22,78 gramo proteinak. 570 kcal edo 2.390 kJ ditu.
Mineralei dagokionez 100 gramo bakoitzeko fosforoaren 705 mg eta magnesioaren 354 mg ditu. Bitamina ugarena E bitamina da, 4,5 mg.
Merkaturatzeko aurrena txigortu eta ondoren gatzarekin edo gatz gabe saltzen dira. Gehiegizko gatzak mantenugaiak egoki xurgatzea eragozten du[2].
Ekilore haziak aperitibo gisa jaten dira gehienbat. Kalean jatea oso ohikoa izaten da Europako eta Asiako herrialde ugaritan. Hainbat plateretan guarnizioaren parte izan daitezke eta entsaladatan ere zabaltzen dira.
Hazien beste erabilera bat haietatik lortzen den ekilore olioa da. Gantz-azido poliasegabeak ditu, lipidoen %68a inguru azido linoleikoa da. Giza elikaduran asko erabiltzen da[4], eta baita kosmetikogintzan, emoliente gisa, eta bioerregaiak egiteko ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.