![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e4/Ibiza_rock_volcano_%2528747230830%2529.jpg/640px-Ibiza_rock_volcano_%2528747230830%2529.jpg&w=640&q=50)
Eivissa (uhartea)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eivissa[1][2] edo Ibiza (katalanez eta ofizialki Eivissa; gaztelaniaz: Ibiza) Balear uharteak osatzen dituzten uharteetatik mendebaldekoena da. Uharte horien artean azaleraz hirugarrena da, 571 km² baititu; handiagoak dira Mallorca eta Menorca. 133.702 biztanle ditu.
Eivissa (uhartea) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Sa Talaiassa |
Mota | uharte, lurraldeko administrazio-erakunde eta Counties of the Balearic Islands and the Pitiüses (en) ![]() |
Azalera | 577 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 38°59′N 1°26′E |
Honen parte da | Pitiusak |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Espainiako probintzia historikoa | ![]() |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Pitiusak |
Mediterraneoaren mendebaldean kokatua, 210 kilometroko kostaldea du, eta 40 haitz eta uharte txiki baino gehiago ditu ondoan. Ibizak morfologia oso irregularra du, hainbat mendiz eratua, eta haietatik garaiena Sa Talaiassa izenekoa da, Sant Josep de sa Talaiako udalerrian kokatua, 475 metroko garaierarekin.
Turismoa du jarduera nagusia, Ibizak fama handia baitu bere hondartzengatik, hondartzetan antolatzen diren festengatik, eta diskotekengatik. Portuko aldeak ere hainbat turista erakartzen ditu.