From Wikipedia, the free encyclopedia
Balearrak[1][2][3][4] — Balear Uharteak[1][2] antolaketa administratiboaz hitz egitean eta Balear uharteak[3][4] uhartediaz ari garenean — Mediterraneo itsasoan dagoen uhartedia da eta Espainia barruan autonomia erkidego bat eratzen duena. Lau uharte nagusik (Mallorca, Menorca, Eivissa eta Formentera) eta beste uharte txikiago ugarik (Cabrera, Dragonera eta Conejera dira garrantzizkoenak) osatzen dute. Iberiar penintsularen ekialdean daude. Autonomia erkidegoaren hiriburua Palma Mallorcakoa da; eta beste hiri nagusiak, Formentera, Eivissa, Maó, Pollença eta Sóller dira. Uhartediaren katalanezko izena (eta ofiziala dena) Illes Balears da eta gaztelaniazkoa Islas Baleares.
Balearrak / Balear Uharteak | |||
---|---|---|---|
Islas Baleares Illes Balears | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Palma Mallorcakoa | ||
Hiririk handiena | hiriburu | ||
Azalera | 4.992 | ||
Punturik altuena | Puig Major | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Francina Armengol (PSIB) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.149.460 | ||
Dentsitatea | 230,28 bizt/km² | ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
caib.es |
Uharteok bi taldetan banatu ohi dira:
Gehienak erliebe apaleko uharteak diren arren, bi mendilerro bereiz daitezke Mallorca uhartean, Mendikate Betikoaren jarraian (Puig Major, 1.452 m). Eivissako mendiak apalagoak dira (Talaiasa, 475 m). Klima mediterraneoa da, tenperaturak gozoak (5-35 °C) eta prezipitazioak urriak (550 mm urtean).
Balear herria izan zen bertako lehen biztanlea; gero, feniziarren, greziarren eta erromatarren kolonizazioa izan zuten Balear uharteek. Bandaloen eskuetan egon ondoan, VIII. mendean musulmanak egokitu ziren han. Lau mende luze eman ondoren, Jakue I.a Konkistatzailea Kataluniako erregeak konkistatu (1229) eta Mallorcako Erresuma osatu ondoren, Aragoiko koroaren parte bihurtu ziren (1349).
Errege-erregina Katolikoen garaian (XV. m.) Espainiako koroapean geratu zen, eta bi mende eta erdi geroago Menorca britainiarren esku gelditu zen (1713, Utrechteko Ituna). 1802. urtean Menorca Espainiako koroaren eskuetara igaro zen berriz ere.
Balear uharteak turismo lekuak dira batez ere, berezko aberastasunek horretarako aukera bikaina eskaintzen baitute: hondartzak, arte monumentuak (Palmako katedrala, Bellver gaztelua eta Palmako Lonja; Eivissako hiri multzoa, Menorcako monumentu megalitikoak, Drach haitzuloak, eta abar). Nekazaritza (fruituak eta barazkiak), abeltzaintza, eskulangintza, ehun langintza eta Mallorca inguruko industria dira gainerako baliabide ekonomikorik garrantzitsuenak. Son Sant Joan, Palma Mallorcakoko aireportuak, Espainiako aire trafiko handiena bideratzen du.
Balear uharteetako hizkuntza katalana da (balear dialektoa, ekialdeko katalana). Gaztelaniarekin batera, katalana hizkuntza ofiziala da Balear uharteetan. Balearretako katalan dialektoan hiru azpidialekto bereizten dira: mallorquí, menorquí eta eivissenc (Mallorcakoa, Menorcakoa eta Eivissakoa).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.