abeslari eta aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Dolly Rebecca Parton (Sevierville, Tennessee, AEB, 1946ko urtarrilaren 19a) estatubatuar kantaria eta antzezlea da. Country musikaren historiako kantari onenetako bat da.[1][2]
Dolly Parton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dolly Rebecca Parton |
Jaiotza | Pittman Center (Tennessee), 1946ko urtarrilaren 19a (78 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Tennessee |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Familia | |
Aita | Robert Lee Parton |
Ama | Avie Lee Parton |
Ezkontidea(k) | Carl Thomas Dean (en) (1966ko maiatzaren 30a - |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, country singer (en) , aktorea, egile abeslaria, banjo-jotzailea, autobiografialaria, enpresaburua, telebista-aktorea, multi-instrumentalist (en) , country musician (en) , disko-ekoizlea, ahots-aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, musikagilea, kantugilea, zinema aktorea eta estudioko musikaria |
Lantokia(k) | Nashville |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Loretta Lynn, Porter Wagoner, Dock Boggs (en) , Janis Martin (en) , Kitty Wells (en) , Roy Acuff, Tammy Wynette, Maddox Brothers and Rose (en) , Wanda Jackson (en) , Woody Guthrie, Molly O'Day (en) , Bill Monroe, Hank Williams, June Carter, Patsy Cline, Roy Rogers, Carter Family (en) , Tom Paxton (en) eta Willie Nelson |
Genero artistikoa | countrya balada gospela bluegrassa country popa pop musika |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | gitarra banjoa autoharp (en) ahotsa |
Diskoetxea | Asylum Records Columbia Records Decca Records (mul) Goldband Records (en) Mercury Records (en) Monument RCA RCA Nashville Rising Tide Records (en) Sugar Hill Records (en) Warner Bros. Records |
dollyparton.com | |
| |
Parton 12 seme-alabetatik laugarrena izan zen. Bospasei urterekin idatzi zuen bere lehen abestia. Zortzietan izan zuen bere lehen gitarra.[3] 10 urterekin hasi zen kantatzen Knoxvilleko irrati erregionalean. Nerabe zela, bertako izarra bihurtu zen. 1964an Sevier County High Schoolen graduatu eta biharamunean, anbizioz gainezka, Nashvillera abiatu zen.[4]
1967-1974 urteetan, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen. 1974an, Traveling Family Band taldea sortu zuen, eta zenbait jiratan parte hartu zuen, 1977ra arte. Urte horretan, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin.
Antzezle gisa 9 to 5 filmean (1980) egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako. Halaber, The Best Little Whorehouse in Texas (1982, Colin Higgins) eta Steel Magnolias (1989, Herbert Ross) filmetan parte hartu zuen.
1986an, Tennesseeko jolas-parke baten jabe egin zen eta Dollywood izena jarri, Memphisko ElvisenGracelanden eredua jarraiki, biak hegoaldeko estatu berean.[3]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1980 | 9 to 5 | Doralee Rhodes | |
1982 | The Best Little Whorehouse in Texas | Mona Stangley | |
1984 | Rhinestone | Jake Farris | |
1989 | Steel Magnolias | Truvy Jones | |
1992 | Straight Talk | Shirlee Kenyon | |
1993 | The Beverly Hillbillies | bere burua | |
2002 | Frank McKlusky, C.I. | Edith McKlusky | |
2005 | Miss Congeniality 2: Armed and Fabulous | bere burua | |
2011 | Gnomeo & Juliet | Dolly Gnome | Ahotsa |
The Year Dolly Parton Was My Mom | bere burua | Ahotsa | |
2012 | Joyful Noise | G.G. Sparrow | |
Hollywood to Dollywood | bere burua | ||
2020 | Dolly Parton's Christmas on the Square | aingerua |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.