From Wikipedia, the free encyclopedia
Bluegrass country generoaren barnea dagoen musika estilo edo azpigenero bat da eta XX. mendearen erdialdera arte hillbilly musika bezala ezagutzen zen, alegia AEBetan hillbilly ezizenez ezagutzen den jendearen berezko musika, usadioz Apalatxe mendilerroaren eremuko maila sozial baxuko landa eremuko baserritar txuri txiroen musika baitzen. XVIII. mendean eremu horretara Irlanda (bereziki Ulstergo irlandar-eskoziarrak), Eskozia, Gales eta Ingalaterrako etorkinek eramandako musika herrikoian oinarria du, eta afroamerikarren musikaren elementuak ere bereganatu zituen, bereziki jazzeko inprobisazio saio edo emanaldiak, bai eta blues musikaren hainbat elementu ere.
Bluegrass | |
---|---|
Sorrera | Jatorriz XVIII. mendea Gaur egungo izena: c. 1948 |
Sorlekua | Apalatxeak, AEB |
Hedapena | Mundu osoan. |
Instrumentuak | biolina, banjo, gitarra, mandolina eta kontrabaxua |
Gaur egungo izena Kentucky nagusiki estatuaren iparraldean eta neurri apalagoan Ohio estatuaren hegoaldean dagoen Bluegrass eskualdetik datorkio ("Bluegrass region"). Era berean, eskualdeak izena Poa pratensis (ingelesez: Kentucky bluegrass) gramineatik jaso zuen, hain zuzen ere, eskualdean ugaria den landare loreduna.
Bluegrass musikako usadiozko musika-tresnak honakoak dira: biolina, bost kordadun banjoa, gitarra, mandolina eta kontrabaxua, batzuetan gitarra durundatzailea ere gehitzen zaio, eta noizbehinka harmonika eta musugitarra ere bai.
Musika hau zinema agertzen denean beti Apalatxeak eta Estatu Batuetako Hegoaldearekin lotu izan da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.