From Wikipedia, the free encyclopedia
Disko-formako hilarriak, disko-formako estelak edo hilarri biribilak hildakoen oroitzapenezko monumentua dira, Magreben, Sirian, Suedian, Frantzian[1], Italian, Espainian, Portugalen[2], Turkian, Errusian, Norvegian[3] baina, batez ere, Euskal Herriko hilerrietan ikus daitezkeenak[4][5].
Ezagutzen diren lehendabizikoak XVI. mendea baino zaharragoak dira, batzuen ustez Goi Erdi Arokoak[5].
Disko-formako hilarrietatik gertu, sarritan taula itxurako hilarriak eta gurutze klasikoak egoten dira.
Euskal Herrian, gainean iduki trapezoidal duen zirkulu-formako harriak osatuta dago. Zirkulua apaintzeko lauburuak, irudi geometrikoak (eguzki-ikurrak, adibidez) edo ikur kristauak (IHS edo Andra Mariarekin lotuak) edo irudi begetalak (arbolak) darabiltzate[6]. Hildakoaren izena ez da ageri, baina batzuetan, familiarena bai. Harginek usaian ez zuten haien izenpea ezartzen hilarrietan.[7]
XIX. mendea arte bertako harriak baliatzen ziren, ororen buru hareharriak, harlauzak ateratzeko eta zizelkatzeko errazagoak baitira.[7]
Hilarriak apaingarri hauek izaten ditu:
Euskarrian floroi txikiagoa, kristau-gurutzea edo testu bat gehitu daiteke.
Ikur geometrikoek hilarria lau edo zortzi aldetan banatzen dituzte. Laurdenak egiteko gurutze bat erabiltzen da:
Nekeza edo sinpleak izanda, batzuetan, beste bigarren gurutze diagonalak irudia osatzen du.
Alde bakoitza izarrek, ilargiek, gurutzeek, floroiek edo beste motako ikurrek apainduta dago, aldez-alde ezberdinak izan daitezkeenak. Batzuetan, hildakoaren lanbidea adierazteko lanabesak egiten dituzte, nahiz eta izena gutxitan grabatu. Gora begira dauden estilizatutako eskuak ere aurkitu daitezke.
Hilarri asko floroi bakar batez apainduta daude. Orduan simetriaren ordena sei da. Hona hemen sarrien izaten direnak:
Ikur batzuk biraketa adierazteko diseinatuak dira, jeneralean erlojuaren orratzek egiten duten bezala. Hona hemen ospetsuenak:
Nafarroan badago hilarri bat lau hanka ibiltzean dirudien lauburua duena, Euskal Herriko beste herrialdeetan inoiz ez ikusita.
Beste ikur zehatzagoak ere aurkitu izan dira:
Ikur horiek guztiek kristautasunarekin lotura estua dute, euskal elizetan eta Jesusen Konpainiaren imajinagintzan ere aurkituak.
Diskoaren ingurukoa ere askotan apaintzen dute, eguzkiaren distira emateko.
Egungo hilarrietan apaingarri berritzaile asko aurki daitezke: adibidez, Zuberoan, Orhiko txoria herri kanta omentzeko askotan mendira doan txori bat irudikatzen dute.
Ikerlari batzuen ustez, hilarrietako ikurrak historiaurreko eguzki-gurtzari lotuak dira. Gurtza hori jentilen istorioetan ageri da, eta Horus egiptoar jainkoari edo Ishtarri eginiko gurtzaren modukoa izan liteke.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.